Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirikada iz zirikatzea.

Kontua da gure kirio-multzoa ahalik eta zirikada bortitzenaren bidez astintzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 150. orr.

Poesia ditiranbiko batzuk, Homero eta Virgilioren aurkako zirikadekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Orain ere, homosexual deklaratu haizen neurrian, ez zaik faltako zirikada bat baino gehiago, eta entzun nahi ez dituanak entzun beharko dituk.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 247. orr.

-Hona hemen behar diren lau gizonok -zirikadei eutsiz, Lauaxetak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 65. orr.

Lanaren inguruko broma, keinu eta zirikadak baizik ez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Agit/prop saila sortu nuen gero, Iñigo Aranbarriren zirikadak entzunda.  Berria - Harian   2005-11-27

Orduan ikasi zuen Tomek Angieren topaketaz eta zirikada batzuk bota zizkion, azkenean barrez, kafe bat hartzen bukatu bazuten ere.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 156. orr.

Gero, ziria jaurti zaionari zirikadak minik edo lotsarik edo halako besterik eragin diola antzemanez gero, horra jaurtitzailearen arrakasta eta bozkarioa, eta horra ezizena, goitizena edo dena delakoa betiko finkaturik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 17. orr.

Segur bazen ordu haietan ere zirikada frango jendeen artean, eta herrien artean!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus