Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ziri-ziri jotzen zuen euriak leihoko kristaletan eta ia erabatekoa zen gelako ilunpea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.
Euria ari zuen ziri-ziri. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.
Ibaialde batera begira dago, non errekasto bat baitoa maldan behera, ziri-ziri, zuhaizpean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 191. orr.
Gau grisa zen, elur-ur xehea ari zuen, ziri-ziri, eta kaleak distiratsu ageri ziren izotz beltzetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.
Eskema nagusia Habanan kontrainteligentzia erakundea atontzea zen, horren bidez Kuban ziri-ziri sartzen ziharduten naziak eta bosgarren kolumnistak ehizatzeko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 143. orr.
Hezetasun lurrun bat altxatzen zen, euri ziri-ziri bat, eta Florenten aurpegiraino bafada hozkirri bat ekarri eta itsas haizearen zapore gazi mingots ezaguna utzi zion ahoan Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.