Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaltegiko burdinazko tresnak ikusi nituen mahai baten gainean, jauregiko arotzak bertan utziak: mailu, iltze eta ziri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.
Gurpilak, ardatzak, ziriak, gurtetxea, endaitzak, den-denak inguruetako zuhaitzekin eginak dira. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 130. orr.
-Ziria ere mutur estuenetik hasten da sartzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 189. orr.
Barrikote bati ziria kendu, eta Martintxok nahi beste sagardo edan ahal izan zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.
Ardatzak ziriez baizik ez zeuden itsatsirik gurtetxean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 142. orr.
Kutxatxo sabelduna, kalabaza luze baten erdia bezala, pertika edo ezpata labur eta mehea, eta zurezko bost ziri sokak tenkatzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.
Burua dendaren atzealdeko ziri batetik zintzilikaturiko paper hori-zurizko orri handien kontra jarri zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 325. orr.
Oihal-etxolari eusteko ziri bat eta mailua eskuan hartu, Siserarengana isilean hurbildu eta buruan sartu zion alderik alde, lurrari josiz. Elizen arteko biblia Epa 4,21
Zutabeen gakoak eta ziriak zilarrezkoak izango dira. Elizen arteko biblia Ir 27,11
Masta eraitsi beharko litzateke ziria haren azpitik kendu ahal izateko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 17. orr.
Trokola makinaren goiko buruan kable batekin lotzen da eta handik txikota pasatzen da ziri bateraino, eta ziri horretan dagoen trokolan lotzen da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4670. orr.
Zuloak ziriekin ixten dira, sokek ez dezaten atzera egin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.
Tornu horren ziriak zentro bezala jarriz akerretan, palankak tornuaren zuloetan sartzen dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4770. orr.
Hala nola gertatzen den su artifizialetako ziriekin, zenbait mahainguru piztu egiten dira erabat itzaliak ematen dutenean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.
Piparatutako tabako harroa sakatu eta beheko sutik hartutako ziriarekin piztu zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 44. orr.
Tridente antzeko zerbait, baina ziriak barrualdera guztiz makurtuta. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 63. orr.
Sardearen ziriak sator lurretan ondo sakon. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 40. orr.
Gutxien uste denean atzetik ziria. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 155. orr.
Ezkontza eraztunak ziri meheetan sartuak zeuden. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.
Ziri luzexka batek eta mutur zorrotz batek osatzen dute, berez, gezia. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.
Ziri luze batez zeharkaturik, jira eta bira darabiltzazue. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 117. orr.
Ez zuen inorenak egin, ostera, baina burdinazko ziri zorrotz haien zaparradak txiripaz ez gintuen nasakook azpian harrapatu. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 62. orr.
Tenaza gorituak, ziri zorrotzak, aizkora edo garrotea ateratzen ziren orduan argitara. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.
Bazegon intxaur-zurezko armairu bat, agian barroko goiztiarra, ziri ilun zoragarriz txertatua. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 95. orr.
Intzentsua jartzeko gakoan, kriskitin pare bat zeukan zintzilik ziri lurrintsuaren ordez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 218. orr.
Piztien garrasi latzek durundi egiten zuten kaioletan, zaindarien zartailu gogorrez edo ziri goriez xaxaturik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.
Kartoizko edalontzi erraldoietan ateratzen dute eta jendeak paseatzera ateratzen du, plastikozko ziri batekin edanez. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 20. orr.
Medikuak tutu bat sartu zion eztarritik behera, eta plastikozko ziri bat ipurtzulotik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 58. orr.
Egurrezko ziriak edo chevilleak tartekatuta dauzka oihalaren azpildurari bastidorean eusteko, lau txokoetan, eta horrek esan nahi du gutxienez XVIII. mendekoa dela. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.
Igande aratsean, Miarritzen, suzko ziriak zeruaren bete! Herria 2004-08-12
Ziri-jokoen koadrilateroan, puntuetara bazen ere, azkenean Manuel garaitu zuen, nahiz eta tabernariak pentsakor utzi. Esfera erdiaren formako sakonune bat kanfor-usainari lotzen zaio, eta ziri formako sargune bat, berriz, menda-usainari. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.
Txabola batzuk eraikitzen dira egur-ziriez, adarrezko estalkiekin, oherako nahikoa da besokada bat lasto, edo belar ziztrin batzuk. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 334. orr.
Jakobek, zumitz-, urritz- eta platano-ziri heze batzuk harturik, zuritu egin zituen. Elizen arteko biblia Has 30,37
"Begira hemen zenbat dauden", esan zuen, eta marrubiak sartzeko belar ziri bat atera zuen errotik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.
-Eguberriz ulitxak, Pazkoz horma ziriak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.
Alboan, gero mediku agertu zen pertsonaia bat jarri zitzaion zutik eta hexur-ziri bat eskuan zuela. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 178. orr.
Poliziaren kamionetei egindako erasoak, lurrean iltzeak eta burdin-ziriak paratzea kamionetak hegan aterarazteko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 137. orr.
37 urteko aita familiakoa, egur egiten ari zelarik, burdin ziri bati joka mazo batekin, burdin ziriaren ezpal bat edo burdin puska bat jauzi ondoan, delako ziri hortarik, hain justuki, zain haundian sartu zako eta ixtante odol hustu da. Herria 2002-10-17
Burdin ziriak dauzkan ate bat iragan, eta pasilloan barrena egin duzue aurrera. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 28. orr.
Pintzelak, ikatz-ziriak, ganibeta, eta bertzelako tresnak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 291. orr.
Beste hainbat dozena tintazko marrazki eta ikatz-zirizko zirriborro. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.
Intsentsu-ziriak [...]: Txinatarrek beren txorakeria paganoetan gure erlijio santua imitatzeko erretzen dituzten makilatxoak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.
Iragandako ospearen oroitzapen horiek -andre Leonardak haizemaile itxia batuta-ziriaren moduan mugituz gogoratzen zituenak-, begiak zuritu eta tristuraz hasperen eragiten zioten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.
Ibaiko urak eurak ere istant batez behintzat bertan geratuak ziren, munduaren ardatzari galga-ziria sartu izan baliote moduan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 79. orr.
Habe horiek hipotrakelioak kolomaren goiko aldean duen lodiera berdina izango dute zabalean, eta mihiztadura-ziri eta miru-buztan bitartez geratuko dira lotuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.
Masta-ziriak sartzea ez zen lan gaitza. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.
Harremanetan jarri ahal izan ginen Eustakio eta biok barrukoekin, komunetako leiho-zirietan jarritako zapi batzuk erabilita. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 199. orr.
Lagungarri izango zatekeen buxadurak kentzeko iturgin-ziri bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 76. orr.
Hainbeste argi-ziri ziren han ze, benetako ortzia baino beheratxoago, uraren azal ilunean islaturik, beste ortzi bat zegoela ematen baitzuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.
Orain ziri zorrotzek zulatzen zioten egunerokotasuna. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 73. orr.
Nire uzkiak ongi etorria eman zion ziri bero hari, atseginez egokitu baitzitzaion batere minik hartu gabe. Aitor Arana «Onan», 2000 - 105. orr.
-Beste bati ziri hori -erantzun zidan-. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 69. orr.
Pizkor Komandoaren kontua ziri hutsa zela, alegia. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 184. orr.
Irriak, irainak, ziriak, barre-zantzoak, gordinkeriak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.
Hara nortzuk nituen arerio, hara zergatik ziren ziriok eta eztenok. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 117. orr.
Ezin ditu burutik uxatu haien ziriak, haien burla on-usteko nahiz txantxa gaiztoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.
Jeronimok irri xalo batez erantzuten zien lankide, ezagun eta kaletarren ziriei. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.
Ikasketak burutu ere gabe egunkarian hasi nintzenetik, hamaika ziri jasana nintzen lagunengandik, lan aferak medio. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.
Ba hori baino askoz ederragoak zaudek Lisboan -ziri legez jaurti zidan, hirian egon izanak nire gainetik jartzen zuela erakutsi nahirik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 130. orr.
Andretan ibiliak ziren, lehenengoetan irri eta zirri, gero zirri eta ziri, eta azkenean eder-eder joka. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 131. orr.
Ez zion ziriari jaramonik egin. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 108. orr.
Haren begitarte ilunak adierazi zidan, ordea, ziritzat hartua zuela nire errana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.
Berehala bota zidan ziria, berak ohi zuen manera berezi hartan, lotsagabe eta samur, samur eta lotsagabe. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 210. orr.
Ziria irentsi ezinik, hitzik gabe geratu zen kartzeleroa. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 201. orr.
Irri burlati eta ziri mingarri dezente sorrarazi zuen aukeraketa koldarra. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 50. orr.
Kontua da labaindar guztien ahotan zebilela auskalo nork asmatutako ziri bertsoa: [...]. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 27. orr.
Alexandro berarengana etorri zenean, ez zion ziri-elerik batere zuzendu, baizik eta beste ikusleen artekotzat jo zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.
Noraren hitzek ziri-tonua zuten, desenkusarena baino gehiago. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 80. orr.
Eta alde egiten dugu ttaka, amonaren ziri-purrustaden pean. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 24. orr.
Ez nien deitu, lo-kuluxkaren ordu nagi haietan hotelean zer egiten ote nuen trufa-ziritan hasteko aukerarik izan ez zezaten. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.
Bateria-jole batek ziriei bezala eragin zion Eskalatzaileak bere bolalumari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.
Eta halaxe ura baino maiteagoa zuen emakumearen begiek euri ziria ikusi zuten etxeko leiho handiaren atzetik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 174. orr.
Ez pentsa ziria sakatuko didazunik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 276. orr.
Eraikuntzaren bi txapuzero, ez zoriz elkarren sozio bilakatutakoak, eta, noski, elkarri ziria sakatzen lehiatzen zirenak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 115. orr.
Berriro sakatu diote ziria, eta nola sakatu gainera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 154. orr.
Ziria sakonago sakatzekotan izan nintzen, inor salatzeko lehorrera egitea ezinbesteko ere ez zela erantzunez. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 272. orr.
Saldu egingo zaitu, ziria sartuko dizu, eta, gainera, zurekin bazkalduko du gero! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.
Ezinezkoa dela jende honek hamar minututan lau mila dolar poltsikoratzea harritxoak huskeria batean erosiz Colombiatik edo Brasildik edo ez dakit nondik etorritako compadre bati, compadrito horri ziria sartuz prezioen ideiarik ez duelako eta ingelesez ere tutik ez dakielako. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 132. orr.
Zure bizitzako hiru urterik onenak eman dizkiozu, eta aldi horretan guztian bera ziria sartzen aritu zaizu beste emakume batekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.
AEB Ameriketako Estatu Batuetan, 30 milioi pertsonari saiatu dira ziria sartzen iruzurgileak phising-arekin. Berria - Gaiak 2004-11-09
Nire bihotza barreka ari zen, guztiei ziria sartu nielako. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 56. orr.
Ziria sartu ziok atezainari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.
-Kontuz txilibitua lar erakutsi gabe! -ziria sartu nion-. Tarteka, berriz, neuri sartzen zidaten ziria, ez ote nuen euren alboan ipuinak aditzen egotea baino zeregin hoberik. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 22. orr.
Bi aldiz sartu zioten ziria -ondorioztatu zuen Léak, pozarren. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 336. orr.
Bere garaian Esparterok ziria sartu zigun, eta orain ere ziria sartu digute Espainiako agintariek. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Nahierara sartzen dizute ziria. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.
Niri ez didazu ziri hori sartuko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 63. orr.
Elgeako ziri-sartzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
-Ziria jentil inozo horiei bezain erraz sartuko zenidala uste zenuen, ezta? Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.
-Ni lagun jinen natzaizue zuen... "itzuliñoan" eta ez gehiago niri ziria sar. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 98. orr.
Orain pentsatzen dut zenbat bider begiratu dudan bizitzaren prismatiko hautsietatik, denborari eta patu itsuari so, neure buruari ziria sartuz, kaleidoskopio batean bezala zati koloredunak ikusten nituelako. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.
Ziri ederra sartu zidak Sobakevitxek, doilor ziztrin horrek! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.
Ziria polliki sartu ziguten ere, izenpetze kanpaina bat dela medio, publikoaren baimenarekin burutu baitzuten zerratze bidegabeetarik bat. Herria 2005-05-05
Horregatik esaten dut ez dela bideragarria, ziri hori ezin duzulako gaur egun sartu. Berria - Euskal Herria 2004-09-05
belar ziri (4); burdin ziri (4); suzko ziri (3)
ziri batekin (3); ziri batzuk (3); ziri ederra (13); ziri ederra sartu (8); ziri luze (4); ziri sartzen (3)
inori ziria sartu (3); ziria hortzen artean (4)
ziria sar (3); ziria sartu (79); ziria sartu dizu (3); ziria sartu zieten (3); ziria sartu zigun (3); ziria sartuko (9); ziria sartuz (7); ziria sartzea (8); ziria sartzeko (10); ziria sartzen (31)
burdin ziriak (5); eta ziriak zilarrezkoak (4); gakoak eta ziriak (4); su ziriak (4); suzko ziriak (4); ziriak sartu (3); ziriak zeruaren bete (5)
burdin zirien (6); zirien aurrean (4)