Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zirgatzaile iz ontzi bat zirgan eramaten duen pertsona. ik zirgari.
Lehertu arte lan egin beharko duzue orain, zirgatzaileok!, lanari ekin beharko diozue denok batera [...] eta izerdia isuri sokatik tiraka, Rus bera bezain amaigabeko kanta baten erritmoan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.
Volgaraino iritsi eta bertan jarri haiz bizitzen, zirgatzaile, askatasuneko bizitzari atxikirik? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 205. orr.
Txanoak lorez eta xingolaz apaindurik, jai-giroan zoak batera eta bestera zirgatzaile-taldea, idunekoz eta xingolaz ederturiko maitale eta emazte lerdenei agurka. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 205. orr.