Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zirgari (orobat zirgai) iz ontzi bat zirgan eramaten duen pertsona. ik zirgatzaile.
Zirgariak, sokatik tiraka, belaontzia inguratu zuen moilaraino. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.
Zirgari eta marinel batzuk biltzen hasita zeuden emakume bat paraje haietan ikustearen ezohikotasunak erakarrita. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 161. orr.
Eta nola kontatuko zenieke jendarmeei [...] zirgarietako batek kontatu didan nederlandar herratuarena? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 167. orr.
Erotzeko zorian, atrakatze-lanetan laguntzen aritutako zirgari herrena ezagutu zuen. Repinen Volgako zirgariak koadroa «narratiboa da», Hillingsen hitzetan, «zirgari nagusia etsita dago; gaztea, aldiz, prest dago lotuta duen korda hausteko». Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 160. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)