Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sugandilak harrapatzen genituen, eta musker hori-berde batzuk (gutxitan, zoritxarrez), are ziraun luzeren bat ere (metro batekoa behin!). Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.
Larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizareak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erletzarrak, ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak, kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.
Ziraunak, ikarak zurrun jarririk, puskatu egiten ziren gure esku "bekatarietan". Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.
Ziraun bat zeukan han, kiribilduta. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.
Harrika bota zizkion zirauna, musker biak, eta trikua. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 38. orr.
Bat-batean, ziraun bat ikustea lipar batez, belarretan sigi-saga bidea irekitzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 228. orr.
Baserri batzuetan, bertako nagusi ugazabak etxeari hiru itzuli-jira ematen zizkion inguruko pizti eta suge-ziraunak uxatzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.
Andereak bazuen loro bat ahotik sugeak eta ziraunak botatzen zituena, hau da, Kowalski jaunak baino esaera nazkagarriagoak esaten zituen... Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 200. orr.
Harrituta geratu zen berriro Damian, sendagilearen eskuek sudurretik plastikozko ziraun luze eta beltz hura sartu ziotenean eztarrian behera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.
Beti letra etzan luze-mehe berak, ziraun zuri zaurituak aspaldi argitzen ez duen neonezko errotuluan mugigaiztuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.
-Ez duzu zuk halakorik eskatzeko eskubiderik, mezulariaren seme, hitzen artean ziraunak dakartzazun mutil horrek. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 147. orr.
Armada liberatzaileak hirian aurkitu zuen laguntzaile abantzu bakarra erregeren armagizonen ihesean zebilen, espainol edo beaumondar ziraun baten gisan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.
Ziraun hori OVRAkoa duk. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 186. orr.