Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere bulegoan sartu zituen; idazmahai handi bat zegoen, ziratua eta kontu handiz lustratua. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 113. orr.
Elkarren betekoak ziren haren zapatak eta poltsa, ongi ziratuak beti. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.
Mahaian jarrita daukagun oihal ziratua. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.
Zakua On Camillok jaso zuen, eta oihal ziratuko zaku militar handi bat zen, urek burdina bezain gogor jarria. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 318. orr.
Lerra-lerra joaten nintzen zoru ziratu lohitsu hartan barrena, egundainoko blaustadak eginez eta titiak zanpatuz; irri egiten zuen jendeak baina ez nintzen ordurako festako gune nagusia, garbi zegoen aspertzen hasiak zirela nirekin. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 91. orr.