Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zira (orobat sira eta xira) 1 iz arropen gainean jazten den euritako irazgaitza.

Lallyk zira janzten lagundu zion; ez batak ez besteak ez zidaten hitzik esan, ezta begiratu ere.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 112. orr.

Gerritik gorakoak zirak babestu zizkion ahal izan zuen artean; Galdakaora heltzerako ostera, denak blai eginda zeramatzan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 243. orr.

Txirrindularien aurpegia ere eguraldiaren antzekoa zen: muturra oker-oker eginda, zira ondo lotuta eta zerura etengabe begiratuz hor nonbait gordea zegoen eguzkiaren bila.  Berria - Kirola   2004-04-08

Star zahar bat zeraman zirako poltsiko batean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 180. orr.

Odolak Dionisosen ziraren eskumuturrak zikindu zituen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 185. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zira hori, urdin edo berdeak, plastikozko botak eta hondakinak batzeko poltsak eskuan, aintziraren itzuli osoan barreiatu ziren boluntarioak lanari ekiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Euri langarra ari zuen San Frantziskon, eta [...] andre gazte bat kale kantoi batean zegoen zira transparente batekin eta argazki makina bat eskuetan zuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Antjek txano zuriko zira zuri bat zeraman.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 177. orr.

Euri azpira atera ginen, biok babesa hartuz bere zira zuriaren pean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 179. orr.

Gizon garaia, mehea, zepilluaren moduko bibote sarri tente zuriduna, beti bizikletan joaten zena zira beltz bat eramanez zirimolaka.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 223. orr.

Han zegoen lorategi lanetarako jantzi ohi zuen sira gris zaharra.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 135. orr.

Zira zabal txanoduna.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 39. orr.

Irrigarria zen ikustea zira jori malguzko itsasoaren erdian plastikozko bi begi bakartu igerika!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Biltegira joan nintzen, plastikozko zira bat hartuta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.

Gure sotoko bazter batean gorde nituen leherkariak: T8a armairu zahar baten barnean, arrantzurako xira eta anorak zaharren azpian.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 159. orr.

Arrantzaleentzako sare, eskalapoi, xira eta abarren salmentan saiatzen duk sozio batekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 346. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sira grisa (3); zira jantzi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus