Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zipu (orobat zipo g.er.) 1 iz putzua.

Ur garbiari doatzin ekintza batzu, zipu berrien elgarri lotzea eta bertze.  Herria   2002-09-26

Horrela egin zipuetatik ateratakoa sobera guti da, denen egarriaren asetzeko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 52. orr.

Hortan gelditu da eztabada, harria zipu zolan bezala bi ziliporta egin ondoan.  Herria   2005-08-11

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez da ofizio erraza, erantzun zion ene fantasmari Maiek, ur zipo galantetan txifli-txafla lerratzen ginela. Yves odol zipo karroinduan igeri zegoen, gogortzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.

Sutara hurbiltzen ziren, gauean koteratu gazura zipoetan plisti-plasta jauzika.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 37. orr.

Gaur diru zipu bat dela agertzen da eta dudak badira holako obra baten beharrorduaz, guziz Isturitzeko harpetarik hain urrun.  Herria   2002-09-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus