Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begoñak, behin berriz, bere kamera aterea zuen motxilatik, taldekideak, mundura etorri bezala, ur hotzean zipriztinka zebiltzan bitartean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 64. orr.
Denek igeri lasai egiteko adina toki ez bada nola-hala moldatu behar, bata bestearen ondoan edo gainean, bultzaka eta zipriztinka, baloi batekin jolasean edo urpeko bilaketa misteriotsuetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 18. orr.
Nola laurak ere ez baikinen geldi egoiteko mutilak, hala hasten ginen elkarri kilika, zirika eta zipriztinka... baita borrokan ere handik gutirat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 306. orr.
Isurtzeko zegoen unean bertan, ahotik atera nuen erreminta eta eskuarekin amaitu nuen lana, ziurtatuz haren salda baliotsu hura nire blusan isurtzen zela zipriztinka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 314. orr.