Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zipres (24 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz pinuaren ordenako zuhaitza, enbor-zuta, hosto berde ilunak, adaburu luzea, eta zur gorrixka eta usainduna dituena (Cupresus sempervivens). ik nekosta.

Laharren ordez zipresak haziko dira, asunen ordez mirtoak.  Elizen arteko biblia   Is 55,13

Zipresaren antzeko naiz ni, beti berde: niregandik datorkizu fruitua.  Elizen arteko biblia   Os 14,9

Zelatatzeko gordeta zegoen zipresaren atzera bultzatuko du berriro.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 135. orr.

Agertoki gainetik bi zipres txiki erortzen ikusiko dira.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 128. orr.

Hango zedrorik tantaienak eta zipresik bikainenak bota ditut.      - 2. orr.

Senir-eko zipresez egin zizuten zurajea, Libanoko zedroz goi-masta.  Elizen arteko biblia   Ez 27,5

Baxango haritzez arraunak, boliz tartekaturiko Zipreko zipresez zubia.  Elizen arteko biblia   Ez 27,6

2 (hitz elkartuetan)

Tiroko errege Hiramek eskuratu zion Salomoni nahi bezainbat zedro eta zipres-zur eta urre.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,11

Ate-orriak zipres-zurezkoak ziren eta bina ate jiragarri zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,34

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zedro eta zipres (3); zipres zur (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus