Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zipotz 1 iz upelaren edo kidekoen zuloa ixteko ziria.

Komunean abortatu nuen momentuaz pentsatzen dudan bakoitzean, konparazio berak etortzen zaizkit gogora, obus edo granada baten jaurtiketa, upela batetik askatzen den zipotza.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 68. orr.

Hagitz gustukoa izan dugu, zipotzak irekirik iraun duen bitartean.  Berria - Kultura   2004-03-20

Botila hartzera egin du baina neska aurreratu zaio, zipotza kendu eta godaleta bete.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.

2 izond buruhandia, burugogorra, aiurri txarrekoa.

Robert Liston, bestalde, gizon zipotz eta harroputza zen, ingurukoekin batere ondo konpontzen ez zen pertsona.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 258. orr.

Bien arteko harremanak betidanik tirabiratsuak izan ziren, hala nola gertatzen den izaera antzekoegiekin: biak ala biak ere zakarrak ziren, zipotzak, suminkorrak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.

Laster geratu zen argi berak ere, su artifizialezko lau memelokeria alde batera utzita, ez zekiela ezer, eta gainera, nahikoa zipotza zenez, niri mehatxua eginda bukatu zuen azalpen-saioa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 85. orr.

Beti izaten dira mihigaiztoak bizitza eredugarriak dituztenen inguruan, eta are gehiago pertsona harroputz eta zipotzak badira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 259. orr.

Musugorria, begi bizi saltariak, zipotz samarra eta zitalegia, lapurrak eta bide txarreko jendeak lagun zituena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 105. orr.

3 (adizlagun gisa)

Lupin maisuaren izena aipatze hutsarekin begiek dir-dir egiten zioten mehatxuz, eta sekula baino zipotzago jokatzen zuen Nevilleren aurka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 117. orr.

Bertakoekin horren haserre eta zipotz portatzen den papogorria da, kanpotik etorritako kuku gaizkile harro alferrari ostatu ematen dion hegazti bakarretakoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus