Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zipote iz

Gure zipotea bost umeetan altuena da eta, besoa altxatu eta eskua bere buru gainean astindu duenean irribarrez, koko mamia diruditen haginak erakutsiz, bere anaiarrebek berdin egin dute.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 43. orr.

Bluefieldsgo zipotearen lur koloreko aurpegia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.

Sukalde ilunetik zipote bat agertu da ezari ezarian, beltzarana, oinutsik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.

Lurraren koloreko zipotea indioen eran dago zoruan eserita, izter belaunen gainean aldizkari bat irekita.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Palma hosto luzeari buru gainean bi eskuez eutsirik, zipotea arineketan doa euripean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 20. orr.

'Gorriak, euriari begira eman du hilabete guztia,' dio zipoteak ingeles axolagabez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus