Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ziplo, kolpe baten indarraz, esan berri zuena ulertu zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.
Ziplo hilko zuen albiste horrek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 511. orr.
Handik segundo batzuetara, ziplo akabatzen dute animalia aire-pistolaz garunean sartzen zaion iltze batez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.
Hamazazpi urteko bizitza ziplo kontatua, minutu gutxi batzuetan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.
Untxia hemendik untxia handik, halako batean Giulia etorri, eta ziplo bota zidan nire premia zuela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 166. orr.
Gogoangarria izan zen gelara etorri eta infernurik ez zela ziplo bota zigun eguna. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 76. orr.
Bat-batean beste burutapen bat etorri eta ziplo eten zion aurreko gogoeta. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 97. orr.
Bat-batean, solasaldia eten eta ziplo mututu ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 95. orr.
Urtemuga ospatu eta hurrengo egunean ziplo jabetu nintzen nire egoera berriaz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 59. orr.
Egun hartan bertan bueltatu behar zenuela Eskoziara bota zenidan ziplo. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 28. orr.
Ivyk orduantxe agindu ere bai niri, ziplo, zentzudun jokatuko zuela aurrerantzean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 86. orr.
Atarira sartu bezain laster, ziplo erori zen Kontxi. Berria - Euskal Herria 2004-03-15
Haize tipo hauxe da iragarpen guztiak ziplo botatzen dituena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 279. orr.
Mikel ziplo geratu zen bere begien aurrera agertutako Soundcraft harekin. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 216. orr.
Ustekabeko ideia batek edo beste zerbaitek ziztaturik, ziplo galdetu zuen: [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 289. orr.
Isilune bat egin zuen eta, gero, bat-batean oroitu izan balitzaio bezala, ziplo esan zion-: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 294. orr.
Eta nik ziplo galdetu: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 134. orr.
Charronek, ziplo: [...]. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 160. orr.
"Zu ez arduratu", esan dit lo ziplo geratu aurretxoan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 293. orr.
Eguerdiko 12:00ak zirela (hiru ordu gutxiago gurea) iritsi ziren hiru mendizaleak Gasherbrum mendien magalera, «nekatuta baino gehiago, ziplo». Berria - Kirola 2004-07-28
Emakumea ziplo dago lurrean. Berria - Kultura 2006-05-07
Hartzeko zegoen prest haurraren biberoia, eta ziplo hustu nuen segundo pare batean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 72. orr.
Oihu lazgarri bat egin, eta ziplo jausi da lurrera. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 54. orr.
K.L.-ren bisitak, nola esan, ziplo utzi gintuen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 152. orr.
Haginkada pare bat eta ziplo!, beste bat behar nuen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.
Bihotzekoak jo eta ziplo gelditzeko bertan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 242. orr.
lurrera ziplo (4); ziplo bota (8); ziplo bota zidan (3); ziplo erori (13); ziplo erori zen (10); ziplo eroriko (5); ziplo galdetu (3); ziplo gelditu (3); ziplo lurrera (4)