Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zipatu (24 agerraldi, 10 liburu eta 2 artikulutan; orobat txipatu 5 agerraldi, 3 liburutan eta xipatu 6 agerraldi, 4 liburutan), zipa(tu), zipatzen da/du ad blai egin.

Zer trenpaldia, buru kaskotik zango puntetaraino zipaturik ginaudelarik, aterbean ez ginenak bederen!  Herria   2004-01-29

Ama ez zen ohartzen ere bustitzen, zipatzen ari zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 78. orr.

Bi neska pollit pasatu ziren nire ondotik eta irri egin zidaten zorrottorik gabe euritan txipatzen ari nintzela ikusita.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 147. orr.

Euriak ez zuen barkatu, azken finean, berdin zipatua gelditzen da bat itsasoan erori edo norberaren herrixkako errekan erori.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 138. orr.

Hezurretaraino zipatua zen, eta hotzez dardaran zegoen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.

Malko isilek zipatua ageri zitzaion bisaia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Hezurretaraino zipatua zen, eta hotzez dardaran zegoen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.

Ahmet biharamun goizean ailegatu zen bere zaldian, hagitz tente, izerditan zipatua.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 129. orr.

2 irud/hed

Goizegi zen arratsaldea kankarroz zipatzeko, baina jadanik banekien kafea ez zela izanen zapart egin gabe egoteko lagungarririk hoberena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Odolez eta izerdiz ez ezik, arnoz ere zipaturik bururatu nuen eguna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.

Soingainekoa erabat urratu zen eta ni buruz beheiti erori nintzen legarrezko zola beltz olioz eta lurrunez txipatura.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 90. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus