Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zipaio 1 iz Indiako soldadoa, Britaniar Inperioaren armada kolonialeko kide zena; adkor Ertzaintzako kidea.

Txakurrak espainiar poliziari, oiloak frantsesei, zipaioak ertzainei... eta uniforme artean asko bereizi gabe xukela, alegia, txakurra erromintxelaz ijitoek.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.

Txakurrak, oiloak, zipaioak... ez dago jokabide bakarra noiz den definizioa eta noiz den iraina neurtzeko orduan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.

Kausaren zoritxarrerako eta nire zorionerako, zipaioek ez zidaten jipoirik ez tratu txarrik eman.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 95. orr.

Zelako diferentzia, antzinako gris ipurdi-handi motel haien eta zipaio kankarro hauen artean!  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

Zipaioa zela eta kontuz ibiltzeko aurrerantzean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 51. orr.

Nik ez ditinat zipaioak maite, ezta banketxeak ere.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 92. orr.

Hamaika bala sartu dizkiote Inaxi Zeberiori, enboskada bat izan da eta hiltzera joan dira, garbi-garbi, hogei zipaio armaturik, txaleko antibalekin, lotan zegoen borrokalari baten aurka... gutxi iruditzen al zaizkik zipaioek orain arte hil, saldu, atxilotu, torturatu dituzten borrokalari guztiak?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.

Zipaioa zela eta kontuz ibiltzeko aurrerantzean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 51. orr.

2 (izenondoekin)

Orain, autonomiaren izenean hain zuzen, zipaio armatuak erabiltzen dituzte gupida gabe Igor eta Robertoren heriotzengatik dolua erakusten duten herritarren kontra.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Laster beteko dun ingurua zipaio nazkagarriz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 27. orr.

'Polizia hiltzaile' eta 'zipaioak hiltzaileak' oihu ozenenak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

3 (hitz elkartuetan)

Zipaio jarrera horri eusten dioten bitartean, zipaioak bezala tratatuko ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Batzuetan zipaio furgona bat atzeraxeago gelditzen duk, eta horrekin ibili beharra zagok kontuz -Karlos beti buruzagi-.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus