Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zio 1 iz zergatikoa, arrazoia.

Zeren, onartzea kosta egiten bazaigu ere, arrazoia, kausa, jatorria, zioa, zergatia, denak bilatu behar dira, eta beharbada aurkitu ere bai, erregearen diskurtsoan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 155. orr.

Ondorio bat baino ez duk, eta egunen batean norbaitek epailearena egin nahi badu, ez dik aski poliziaren txostena, eta zuzenbideko doktoreek "zioa" esaten dioten hori ezagutu behar dik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 124. orr.

Argitu egiten zitzaidan bat-batean Virginia beti bakarrik edo beste neskekin, eta sekula ez mutilekin, ibiltzearen zioa: marinelek bolada luzeak egiten zituzten itsasoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 133. orr.

Maddi izan zen, handik aurrera, Antonioren bizitzaren erdigunea eta zioa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 99. orr.

Indiako musulmanek behin eta berriro Pakistanen sorrera eskatzeko zioa ahuldadearen kontzientziatik sorturiko beldurra zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

Esperantzarari eusteko zioa ez da su-eten iraunkorra eman dutela, baizik eta hori hildakorik gabeko hiru urteren ostean gertatu dela.  Berria - Harian   2006-03-24

Horrelakorik egiteko zioak zeintzuk izan diren jakiterik izan ez dugula.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.

Ezin jakin daitekeena da zer zio emango duten halako erabaki larriaren aitzakia gisa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 184. orr.

Ezin halakorik, oraino neure ondare baititut, hilketa egiteko zio eta jomuga nituenak: koroa, neure handinahia eta erregina.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 144. orr.

Bazirudien pertsonaiekiko enpatiarik ezak sortzen ziola arazoa, eta zio eta asmoen joko katramilatua ez ulertzeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Beste zioa, berriz -zergatik ezin dudan jo, alegia, auzibide publikora-, jende arruntak printzeari dion bihotzaldia duzu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 182. orr.

Izan ere, adierazlea "ziorik gabekoa da, hots, arbitrarioa, adieraziari buruz, honekin ez baitu errealitatean inongo uztardura berezkorik".  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nazio batek ez baditu bere egoeran ikusten zio handiak arrazoi politikoari jarraitzeko, zuhurtasun handiz jokatuko du, arrazoi zibila gidaritzat hartzen badu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.

Auzi arau-emailea, jite tradizionalekoa, gure usteentzako zio onik ba ote dugun jakin nahi duena, auzi enpiriko batekin ordezkatu beharko litzateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

«Ideologikoa da» kontra egin dutenen zio nagusia.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Kantari gentozen, zaldiz, eta ez zen hori zoriontsu sentitzeko nuen zio bakarra.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

Haiek nik baino zio gehiago dituzte borrokatzeko.  Berria - Kirola   2004-02-25

Lege grekoek eta erromatarrek zio berbera izan gabe zigortu dutela suizidioa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.

Confebask ere bai, baina zio ezberdinengatik.  Berria - Ekonomia   2004-05-15

Bide bat ala besteren artean, arrazoiak haztatu eta -azkenean zio absoluturik ez baita egongo-, arriskatu eta hautatu egin beharko dugu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 112. orr.

Irabazi nagusia mozkinaren zio egoista herri-zerbitzuaren zio altruistaren mende jartzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 386. orr.

Nork berma dezake, dibortziorako arrazoirik azaldu ez delarik, horretarako zio nahikorik badagoela?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.

Arrazoi onaren nozioa ez da psikologia enpirikoaren kontzeptua, ez da nozio zientifikoa, asko jota zio filosofiko baten "tresna" da bakarrik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Herskari sabaikari > afrikatu ordezkatze horren zio fonetikoa erraz ikusten da, gauzak ebakeraren aldetik aztertuta.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Ez zen aski, "jada ez zaitut maite" hura ez zen inondik inora zentzuzko zioa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 64. orr.

Frantzian onartu egiten dira erromatarrek ordezkapenez egin ia lege guztiak, baina ordezkapenek erromatarren artean zutenaren guztiz bestelako zioa dute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 254. orr.

Zenbaitek denetan ikusten du isekarako zioa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

horren zioa (4); zio fonetikoa (4); zio nagusietakoa (3); zioa izan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus