Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Cutty Shark botila bat hartu eta tragoxka bat zintzurreratu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 118. orr.
Ginebrarik ez balute ondoan nahi adina zintzurreratzeko, hanka eginen liketek, istant bat ere gabe, ingeles soldadutxoek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.
Noizbehinka, temesta pastilla bat zintzurreratzen dut oraino zainen lasaitzeko, senargaiaren aiduru nagoela adibidez. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 183. orr.
Uso eta txolarreei erreparatzen nien, elkarren arteko lehian, ogi apurren bat nork lehenago zintzurreratuko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.
Kosk egin eta sudurretik zintzurreratu zen trufaren lurrina: Lurraren puska bat jan izan banu bezala. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 121. orr.
Aurrera erauzkinekin, nahiz hala-hola eginak izan, ur beroz eta prentsagailuz, eta gero huspean kontzentratuak: untxiei hestegorriraino zintzurreratu, eta haien gluzemia neurtu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.