Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zintzokeria iz zintzotasun gaitzesgarria.
Inork baino mingoskiago ditu pairatu eta ditu salatu euskaldunon estukeria eta abertzaleen zintzokeria, esaterako. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 216. orr.
Nik bezala dakizu zintzotasuna eta zintzokeriaren arteko aldea ez dela huskeria. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 80. orr.