Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pauso txikitan doa berokien esekitokiraino, bere feltrozko kapela luzea kakoan zintzilikatzera. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 120. orr.
Pistola poltsikoan gorde, eskopeta bizkarrean zintzilikatu, eta ganbaratxora igo nintzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.
Lukainkak, gordetzekoak baitziren, ongi lehortu behar dira, eta horretarako sabaitik bi sokatatik zintzilika jarri dugun haga batetik zintzilikatu ditugu lehendabizi. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.
Teilatutik zintzilikaturiko kaiolan, hegoak tolesturik, isil-isilik egoten zen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 85. orr.
Baionako Herriko Etxean sartu eta hango balkoitik pankarta handiak zintzilikatu zituzten. Berria - Ekonomia 2004-06-16
Kakotik buruz behera zintzilikatu eta larrua erraz erantzi zioten goitik behera gorputz gorrizuriari. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 256. orr.
Beren babeskiak zure harresietan zintzilikatzen zituzten, inguru guztian, zure edertasuna bikainduz. Elizen arteko biblia Ez 27,11
Kapera sekretuan zintzilikatutako margolan lapurtuen kontua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 482. orr.
Fusil baten punttan, maindire zuri bat zintzilikatu ditek kasernako leiho batetik, beren burua ematen zutela adierazteko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 25. orr.
Bere bila arituko gara gau eta egun, bera harrapatu eta zutoin batean zintzilikatu arte. Berria - Mundua 2004-09-21
Eskerrak lepokoan zintzilikatu zuen, gero horrek bizia salbatu baitzion. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 55. orr.
Buruz behera zintzilikatu, eta lepoa mozten diete. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.
Arkupearen sabaian zintzilikaturiko kriseiluei erreparatu zien. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 19. orr.
Leiho hark Louvren zintzilikatutako Mona Lisak baino arreta gehiago jasotzen zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 99. orr.
Egiten al da beraren zuraz gakorik ezer zintzilikatzeko? Elizen arteko biblia Ez 15,3
Nola jokatu asmatu ezinda geratu nintzen emakume eder hura lepotik zintzilikatu zitzaidanean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 123. orr.
Ulertu izan balu bere "mendeko borroka" nahi izan genuela trabatu... koskoiletatik zintzilikatuko gintuen! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 299. orr.
Erregea, berriz, zuhaitz batetik zintzilikatu zuen arratsera arte; eguzkia sartzean, gorpua zuhaitzetik eraisteko agindu zuen Josuek. Elizen arteko biblia Jos 8,29
Zintzilika ditzatela urkabean Hamanen hamar semeen gorpuak. Elizen arteko biblia Est 9,13
Amak berak egin zizkion lastoz beteriko panpinak, mutikoak urka-bilurretik zintzilika zitzan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.
Urkabetik zintzilikatuari lur ematea. Elizen arteko biblia Dt 21,22 tit
'Solidarioak' Arluzean zintzilikatu dira, Itoitz betetzeko lanen aurka. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Zuhaitz batetik zintzilikatu direnean, Nafarroako Jauregira igo direnean, kontseilari baten bulegoan kateatu direnean, urtegiaren errealitatea lehen lerrora ekarri dute solidarioek. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 48. orr.
Lepoko juntaren gunean zintzilikatzen zitzaion haragi usteldua ikus zezakeen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 160. orr.
Begiak argi, bizkor eta gazte itxurako zituen, haien azpian hutsik zintzilikatzen ziren larru-poltsa handi finak gora-behera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.
Nire bular argal-argalaren alde bietan, bi beso ergel-ergel ziren zintzilikatzen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 52. orr.
Gainera, idazlan horiek blog-ean zintzilikatzen dituzue, eta denek irakur ditzakete. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
Huek, bere eguneroko bizimoduaren bideo bat zintzilikatzea erabaki du. Berria - Kultura 2006-02-14
Azkenean beti iristen da une zail hori, botak zintzilikatu beharrekoa. Berria - Kirola 2004-04-03
Lorategi zintzilikatu bat zen; haran bat zen, txori eta lore eta antilopez betea. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 200. orr.
Sarrerako koloreetako soka zintzilikatuak esku batez bildu eta Pedrok burua sartu zuen tabernan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 54. orr.
Itzulbidean, geldialdia egin nuen esekitokiaren parean, nire jaka zintzilikatuan arakatu beharrez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.
Botilek eta likore ontziek faroltxo veneziarren ilara zintzilikatuak ematen baitzuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.
Sokasaltora jolasten ari diren neska-mutikoek zerbait harrigarria eta tristea ikusi eta soka biratzeari uzten diotenean bezain hilak zeuden telefonoaren soka zintzilikatu haiek, infinituraino biderkatuak. Medium class inexistentearen habeari fermuki eutsi nahi zioten guraso zintzilikatu batzuen seme-alabak izanen ziren, ziur aski. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.
batean zintzilikatu (4); batetik zintzilikatu (9); bizkarrean zintzilikatu (3); buruz behera zintzilikatu (4); lepotik zintzilikatu (3); pankarta zintzilikatu (3); urkabean zintzilikatu zuten (3); zintzilikatu ditu (5); zintzilikatu nuen (4); zintzilikatu zen (3); zintzilikatu ziren (6); zintzilikatu zituen (3); zintzilikatu zituzten (17); zintzilikatu zuen (20); zintzilikatu zuten (9); zubi batetik zintzilikatu (4)
horman zintzilikaturiko (3); zintzilikaturik zegoen (3)
batetik zintzilikatutako (3); sabaitik zintzilikatutako (3); zintzilikatutako bandera (3)
batetik zintzilikatzen (3); zintzilikatzen zen (3); zintzilikatzen ziren (4); zintzilikatzen zituzten (3); zintzilikatzen zuen (4)