Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zintzilika (orobat txintxilika g.er.) 1 adlag zintzilik.

Besoa zintzilika zuen era arraro batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 147. orr.

Txistua entzun eta zintzilika zeuden odolki batzuk gora eta behera hasi omen ziren jauzika eta dardarka.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 40. orr.

Ikusiak izango dituzue saguzarrak haitzuloan elkarren eta haitzen kontra estu-estu zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.

Une batez, Harry zintzilika egon zen airean, urduri Malfoyrengana abiatzera ausartu gabe, Behelaino mehe bat zegoen arrosa eta urre-koloreko zeruan zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 146. orr.

Beraien lepoan maiz ikusiko duzu zintzilika bihi beltzaranak dituen shiva-errosarioa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 199. orr.

2 (-tik atzizkiaren eskuinean)

Kemenez eta amorruz hasten nintzen pisuak jasotzen, flexioak egiten, ukabilkadak ematen sabaitik zintzilika jarri nuen hareaz betetako zakuari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 24. orr.

Sabaitik zintzilika urdaiazpikoak eta faisaiak zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.

Mauserrak sorbaldatik zintzilika zeramatzaten, arduragabeki.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.

Hildako sagutxo bat mokotik zintzilika zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

Burezurrak hantxe zeuden, txukun-txukun, denak hormatik zintzilika.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 52. orr.

Irrigarri zegoen, nire billete biribilkatua sudur zulotik zintzilika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Ordurako arrantzale dezente zegoen espaloi eta arroketan sakabanaturik, askok ezpainetatik zigarroa zintzilika, denak itsasoan galduriko hariari so.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.

Ahotik odola zeriola, espaloira eraman zuten gizona, laukiekiko txalekotik burua zintzilika.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 97. orr.

Azala zintzilika zeukan masaila bigunetatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

3 irud /hed

Nire mendeku tikia eskutik zintzilika nekarren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.

Galdera-ikur bat uzten dutela zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 451. orr.

4 zintzilikako ik zintzilikako.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

airean zintzilika (7); lepotik zintzilika (6); sabaitik zintzilika (6)

zegoen zintzilika (3); zintzilika jarri (3); zintzilika zegoen (5); zintzilika zeuden (3); zintzilika zeukan (3); zintzilika zuela (6); zintzilika zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus