Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zintzel iz zizela.
Rufinoren aurpegikeran mailua eta zintzela bistan baegozan, ez dot uste adinaren tximurkereagaitik bakarrik zanik. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 9. orr.
Idazteko epea eta astia bere arotzerian hartzen ei zituen; santugintzako zintzela eta mailuaren ordez, papera eta luma harturik, bere lantokia poesia-tailer bihurtzen zuela. Berria - Kultura 2006-01-15
Nemesio Arozena lehorreratu zen Taboadaren atzetik, eta ehorzketa-etxekoei egin zien aurre matxetea ez baina mailu-zintzelak eskuetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 277. orr.
Errenazimenduko zintzel zalu eta espiritualak landu du zuraje guztia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.