Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zintzatu, zintza(tu), zintzatzen 1 da ad zintz egin.
Zintzatzen da emeki eta bere sakelean altxatzen paperezko mokanesa. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 306. orr.
"Kooperante" gazte bat atera zen: mokanes zuri handi batean zintzatzen ari zen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 210. orr.
• 2 du ad
Ohe-estalki eta mantetan bilduta sutondo aurrean, edan, sudurra zintzatu, eta berriro edan zuten. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.
Mukiak ozen zintzatu zituen Antoniak eskuturretik ateratako zapiaz. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 33. orr.