Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure ama painelua hartuta zegoen, eta ematen zuen zintz egiten zuela denbora guztian, baina ez zuen behin ere zintz egin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 92. orr.
Gaixoak eztula egiten duenean, hitz egiten duenean edo zintz egiten duenean, baziloak airean zabaltzen dira. Berria - Gaiak 2004-03-17
Tarteka, painelua hartu eta zintz egiten du, eta berriro jasotzen du berehala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.
Malkoak xukaturik, zintz egin, eta komunera jo zuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 67. orr.
Lurrean botatako kolaz beteriko zapi zahar batean zintz egin nuen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 69. orr.
Zintz egiten ari ziren bost sudurren hotsa entzun zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 171. orr.
Zintz egin zuenean, txistu soinua atera zen haren belarritik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.
-Ni ere porru eginda nago -zintz egin zuen-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.
Joxek burua apur bat makurtu, sudurzulo bat itxi eta bestetik zintz egin du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 26. orr.
Horrenbeste aldiz zintz egin beharrak bere onetik ateratzen duelako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 285. orr.
Aurpegia indarrez lehortu, ozen zintz egin, zapia beraren belaunetara bota, eta aterantz joan zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 135. orr.
Jaun hura zorrotza zen bere maneretan, eta izugarri ozenki zintz egiten zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.
Agindua betez Jijiji Rik sudurrari behatzez heldu, eta elefanteenaren zalaparta ateraz egin zuen zintz. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.
-Egin zintz -esaten dio Lepic andreak uneoro. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 172. orr.
Muki urak zintz egiteko eskuoihal baten tamainako zapia eraman zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.
Erpuruaz eta hatz erakusleaz zintz egiten zuela, batean sudurzulo bat estalirik, eta bertzean bertzea, Xalbadorri jaurtiki zion aitak zintzaldiaren fruitu lingirdatsua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.
· Giulia handik hilabete gutxira ezkondu zen; partitzeko tenorean, malkoei zintz eginez esan zidan agur. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 170. orr.
Berriz ere zintz, berriz ere baietz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.
Leiho-sareak beheraturik egongo ziren eta izeba Kate izango zuen ondoan eserita, negar eta zintz, Julia nola hil zen kontatzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 331. orr.
Inguruan bozkariozko hotsak, plisti-plasta, zintz egite eta doministikuak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.