Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinta 1 iz oihal, plastiko, paper edo kideko gai batez eginiko zerrenda luze eta mehea. ik xingola.

Berehala konturatu zen zuhaitzetako adasketatik zintzilik zeuden zinta haietaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Ama indarrez besarkatu zuen, kortsearen zintei bere besoen kontra antzemanez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 125. orr.

Bularretakoaren zinta moreak agerian utziz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

Koroa honek zinta bat zaukak, eta zintak berba batzuk zauzkak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 182. orr.

1919ko Marcos gaztea ikusi dut nire aurrean, hegaldun kapeluaren zintan dolar batzuek ezkutatu eta sonbrailuaren hegala okertu ondoren desagertzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 82. orr.

Idazmakinaren zinta bukatzear zegoela eta gris ahul zeuden hizkiak tinta beltzez gainetik pasatzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

Hasieran euri pixka bat egin bazuen ere, zinta moztu, atertu, eta 120.000 lagun bildu ziren herenegun Lizarran antolatzaileen esanetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

2 (izenondoekin)

Mukizapia atera eta, tarrataran, zinta meheak egin zituen, gorpua zetzan inguruko adasketan lotu eta tokia seinalatzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 134. orr.

Autoen arteko tartea handitu egin zen, zinta luze batean isuri ziren zementuzko bide misteriotsuan zehar, leiho beltzekiko hormigoi-lantegien artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Ile mataza biltzeko zinta elastiko gorri iluna.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.

Telegrafoaren zinta zurian mezua bukatzen denean, maniobraria esnatu egiten da.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.

Bulegoetan zinta marroi bat ipini zidaten begietan, eta betaurrekoak, eta liburu batekin buruan kolpeka hasi zitzaizkidan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 144. orr.

Zinta beltza kokatu zuen buruan, ilea begi aurrera ez erortzeko, eta irakurtzen hasi zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 151. orr.

Gauza bitxi asko dago bertan: errazionamendu-kartilak, Errepublika garaiko diruak [...] eta baita sepia koloreko hainbat argazki ere, zinta beltz batez lotuak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 65. orr.

Bere zinta gorria lepotik zintzilik zeukan mutil bat hurbildu zitzaigun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 363. orr.

Zinta urdin argiz apaindutako lastozko sonbreirua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Larruazaletik zinta itsaskor bat kentzerakoan kanpoko zelula horiek erauzten badira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

DIN-A3 tamainako fotokopia ez bereziki txukunak, erakusleihoan zinta isolatzailez itsatsita, eta pintada pare bat ondoko paretan, gauza gutxi.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 19. orr.

Maleterora eskuak sartu eta aurreko nahiz atzeko hankak zinta aislantez loturik zituzten bi zakur atera zituzten bertatik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.

Lucyk bere trasteak hartu zituen zinta garraiatzailetik eta goardia zibilaren kontrol leihatilatik pasatu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.

Lakua 7rako zinta garraiatzailea hartu, eta ordu erdi geroago EJren zeru-harraskarira iritsi nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

3 (izenlagunekin)

Koloretako zintaz apaindutako mutil batzuk azaldu ziren gure aurrean, mendian behera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Biloak pixka bat nahas zeuzkan eta gerriko zinta laxo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

Elkarri laguntzen hasi ziren, barrez, soineko luze haiek [...] garbituak, izurtuak, eta sedazko gerriko zintaz apainduak, janzten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 204. orr.

Mirarik ileko zinta kendu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 134. orr.

Zilarrezko markak zituen neurketarako zinta luze bat atera zuen sakelatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.

Teknikariak paper bat atera zuen besapean zeraman karpetatik, zinta metriko bat soineko poltsikotik, eta argazki kamera digital txiki bat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 124. orr.

Filakteriak larruzko bi kutxatila dira, larruzko zintak atxikiak dituztenak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.

Plastikozko zinta horiaren atzean, ehunka kazetari eta ikusle, asaldaturik denak, marmarrean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 115. orr.

Leihoetako zirrikituak plastikozko zinta itsaskorrarekin itxi zituzten.  Berria - Gaiak   2004-11-30

Burua, ostera, agerian zeraman, zilarrezko zinta finaz loturik bekokian zeraman izarra kenduta.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 304. orr.

Mendiko ostatu xaxtar eta narratsa oroitzen nuen nik: eulientzako zintak sabaian, mahai zaharren hankak kolokan, mostradore altua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

Ez litzateke bat ere harrigarri izango, adibidez, taberna edo self moduko jantokietan, gelditzen ez den "amaiera bako" zinta horietako batek jangaiak sukaldetik atera, barra osoan barrena garraiatu eta erakutsi, eta ostera ere sukaldean sartzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.

Baina erritmoa eramateaz gainera sorbaldak Moebiusen zintaren eran mugitzen baditugu?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zuntzak zinta-formakoak direnean, azkenik, itxura kizkurra du adatsak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hamaika koloreko ile-zintari ukitu batzuk eman zizkion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 25. orr.

-Non da Hermione? -galdetu zion Harryk, neurketa-zinta hartu eta bere idazlana zabalduz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 127. orr.

Hego aldrebesa, zeharkako haize aldaize deitua, laino-zinta luxe-luxe batzuk antxintxika garraiatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.

Gero, eseri zen, gizonek paperak, bular zinta gorriak, besokoak eta estandarteak jasotzen zituzten bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 405. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkarkuetan)

Han ziren milioi batzuk metrailadore kartutxo zintetan, hantxe 500 hegazkin bonba, 20tik 300 kilorakoak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.

7 gai berezi batez eginiko zerrenda, eskuarki audio eta bideo tresnetan erabiltzen dena.

Gero CDak, zintak eta diskoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 309. orr.

Biniloak, zintak, magnetofoiak, idazmakinak... den-denak eraman ditu denboraren haizeak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 90. orr.

Walkmanak klak egin zuen zinta amaierara heltzean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 113. orr.

Grabagailutik zinta atera eta poltsikoan gorde zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 70. orr.

Zintak jiraka jarraitzen zuen aparatuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Biak erori zitzaizkidan lurrera, Pantxoren elkarrizketa zegoen zinta eta bestea, erabili gabea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 64. orr.

Aparatuan jarrita neukan zinta hoteleko aparkalekuan ordu batzuk lehenago aukeratutakoa zen, Ben Websterren grabazio zahar bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Egilearen nahiari jarraitu diogu, era berean, zinten transkripzioa egiterakoan, eta ahozko izaerari atxikitzen saiatu gara.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 10. orr.

Elizetan organista bat zegoen, eta orain zinta bat jartzen dute organo musikarekin, megafoniatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 315. orr.

8 (izenondo eta izenlagunekin)

Biraka zebilen grabagailuko zinta magnetikoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 68. orr.

Konputagailu baten memoria edo informazio-gordailua zinta magnetiko batean sar daiteke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Lehengo zinta xaharretan grabatutako andana bat gaitza kausitzen da Baionako Euskal erakustokian ere.  Herria   2002-10-24

Grabazioa gordeta daukat, oraindik ere, Sony zinta gorri-beltz zahar horietako batean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 109. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Yves-en opus 80 musika airosa jartzen zuen zinta-irakurgailuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 288. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Musika zinta halatan, biribilka ari zen, emaztearen gogoan aztarnarik utzi gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 322. orr.

Kasu honetan kasete zinta batean zeuden bi bonbak.  Berria - Mundua   2004-04-02

Al Jazeera telebistak zabaldutako audio zinta batean.  Berria - Mundua   2004-12-28

Bideo zintan estatubatuarrak ikusten dira beren pasaportea ematen.  Berria - Mundua   2004-09-09

Mikrofilmak, mikrofitxak, audio- edo bideo-zintak, euskarri magnetikoak eta, jakina, telematika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 337. orr.

Egongelako DVD eta bideo-zinten apala.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 99. orr.

11 proba plazetako zortzi zatietako bakoitzaren luzera.

Herenegun amaitu ziren Debako Urteberriko probak, eta Iñaki Lopategi Billelako probalariaren uztarri batek irabazi ditu, 50 untze 3 zinta eta 5,96 metro eginda.  Berria - Kirola   2004-01-09

Uzkudunen uztarri bat ariko da lanean, eta bere idiek eginiko 52 untze 6 zinta eta 1,93 metroko marka ondu beharko dute.  Berria - Kirola   2004-03-15

12 zinta-karrera

Gutunean jasotako uztaitxoa listari batekin zintzilikatu nuen etxeko garajean eta, ziri bezala iltze bat erabiliz -entenga esaten zitzaien Obaban-, zinta-karrerarako entrenatzen hasi nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.

Kolore bizikoak, zein bere brodatu eta marrazkiekin, zinta-karrera esaten zitzaion jokoa zela bitarte banatzen ziren herriko mutilen artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 358. orr.

Mutiletako batzuk zoroak bezala zebiltzan jantokian, zinta-karrerak egiten mahai artean, batak bestea bizkarrean hartuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.

Kirol dendako Martina eta beste bi emakume zinta-karreraren esparrua klarionarekin markatzen ari ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

13 zinta enpalme lotzeko zinta.

Prusiarraren gelan dagoen metalezko pertxero suerte bat zinta enpalmez dago lotua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus