Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frantxua deika zinpurtu eta azkenean Maiana trinkili-trankalaka egon-gelaratu zen, biloak barreiatuak, begiak blai eta jantzi urdinak purtzilikatuak. Mila eskerka zinpurtzen nintzaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.
Hutxek, Loliren bidez, Bozekiko kontaktua lortu zuenean, honengana hurbiltzeko zereginetan zinpurtu ziren biak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 45. orr.
Janina garbiketan zinpurtzen zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 100. orr.
Elisabeta zaharkituak uda honetan ere beharko zuela Marcel iloba gaztearekin, Bonneval edo Courville alderako bidaietan zinpurtu. Berria - Kultura 2004-08-21
Bar des Amisko lana abandonatu zuen eta, euskaldunen elkartasun sareari esker, herriko gizon politiko baten bizkartzain zereginetan zinpurtu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.
Bi kusiak banba eta binbika zinpurtzen ziren, hegietan metatuek puntuak zenbatzen zituztela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 168. orr.
Badakizu gure etsai bikoitzaren otso gosetia barranda dabilela ez dira ardiak elkarren artean xoxokeria batengatik alfer-alferrik zinpurtzeko jaio. Berria - Kultura 2004-04-27
Bakea etorri zenean, mihise zinpurtuen eremuan izpiritua huts eta amodioa hazkurri nihaur uzten ninduela, Mai ohetik altxatu zen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.