Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinominokatu, zinominoka(tu), zinominokatzen du ad

Halaber, Sebasen besoen keinuak zinominokatuz, besteak animatu ziren eta zehatzezinezko jaurtigailu anitzen helburu bilakatzen zela konturatzearekin sindikatu hartako ordezkariak ihes egin zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 206. orr.

Thierry irriz ari zen jendea zinominokatzen zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 295. orr.

Zintzur karranka ematen zuen musika aditzen zen, mutiko isiotuak higiarazten zuen panderetaren xirri-xarrak suge-ozenaren ezpalen karkara zinominokatzen zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 139. orr.

Gaiaren haria berriz biribilkatuz, poetak zinominokatuz erran didazu, Sokrates, bake arrazoi nagusia harrapatuko nuela neure barne-tragedia etorkizun kanta iziotuz apainduko zaidanean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus