Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Korsikan, bide bera hartu dute bainan dena erasia eta zinkurina. Herria 2005-10-20
Arestian oihu alaiak zirenak intziri eta zinkurin bihurtu ziren, bat-batean. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 92. orr.
Minbiziak zurgatu senarra eta erokeriak desorekatu semea biak artatzen zituen, olde bakarraz, sekula auhen edo zinkurinik entzunarazi gabe. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 124. orr.
Eskolak: Berriz hasi dira irailaren lehenean eta, jadanik, entzuten dira zinkurinak. Herria 2003-09-11
Ni kanpoan zutik eta haren zinkurinak aditzen, besterik ez; alferrik erregutu nion behin eta berriro, arren, atondora irten eta esan ziezadala zer gertatzen zitzaion; negar-zotinak erantzun bakar, noiz leunago, noiz atzera berriz ozenago, atertu gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 226. orr.
Biak berdin hobendun sentitzen ziren, zinkurinik batere gabe onesten zutelako menpekotasun osoan irautea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.
Ez dago ekintzarik, ez garapenik, kantu durduzari luze bat baizik ez, Teresak hutsari jaulkia, aldika oihalen atzealdetik Byronen zinkurin eta hasperenek etena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 274. orr.
Amorrua, axolagabea, emozio eza, haur txikien moduko zinkurin mutuak, samindura. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 15. orr.
Gero, zinkurin sakon bat itoarazi ondoan, argia itzali eta ohean sartu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 133. orr.
-Justu kontrakoa esaten ari nintzen ni -egin zuen protesta Arruek, doi kontrolaturiko zinkurin erretxindu batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.
Zer tarteka-marteka iristen zitzaizkigun zinkurin herdoildu haiek? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 142. orr.
Bainan zer dute bada hoinbertze jendek mendiaren tirria hori ukaiteko, jakinez askori mendi ibilaldia zinkurin ibilaldi zaiela bilakatzen? Herria 2003-06-05
Eta hots bat atera zen haren ahotik, hots zehazgabe bat, zinkurin murmur bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.
· Patioan bildutako jendeari hitz egin zionean une hartan han berarekin egotea eskertzeko, bidea irekiz bere ahotsari emakumeen lantu-zinkurinen artean, ez zituen ez arnasa eta ez bere hitzak eten. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.
Obusen txistu-hotsa eta aiene-zinkurina. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 136. orr.
Lanera buhaka jiten eta egunean zehar dena arraileria eta zinkurina ari zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.
Zinkurin egin zuen Willemek, gustuko gaia eten izanaren arranguraz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 197. orr.
Ahidurak laxatzen ninduen, baina gora ekin nion, noizik behin baizik gelditzeke, zorionaren zorionez baldarki zinkurin egiteko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.
"Inoiz ahantziko ahal da nitaz!”, eta zinkurin eginez indartu zuen etsipena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 131. orr.
Zinkurin egitera etorri al haiz, arrebaren hilobira jauzi eginez niri erronka jotzera? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 208. orr.
Angeloren ondotik pasatzerakoan, zinkurinen bat egin zuela iruditu zitzaidan, baina ez nion begiratu ere egin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 238. orr.
Etsipenezko zinkurin bat egin zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.
Isil-gordean negar egin dut nire begi bilduen atzealdetik, zinkurin ozenik ez egiten ahaleginduz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.
Geratzen diren hiru txakurrak [...] kaiolaren atzeko aldera baztertzen dira, eta han itzulika hasten, zinkurin txikiak eginez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.