Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burdina eta Bessemer altzairua Bilboko Labe Garaietatik, salako brontzeak Zaragozatik, zinka Asturiasetik, beste marmol batzuk Italiatik. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 164. orr.
Beruna, zinka eta aluminioa erabili ditu Navarrok lan hau osatzeko. Berria - Kultura 2004-01-24
Gizon aberats batek, Reb Falik-ek, eman zuen teilaturako zinka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.
Kobrearen eta zinkaren prezioek marka guztiak hautsi dituzte Londresko merkatuan. Berria - Harian 2006-04-19
Azkenik, hala disolbaturiko azidoan zinka sartzen da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.
Zinkez estalitako kaxa zurezkoen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.
Zinkezko xafla zabalez egindako teilatuen maldetan zehar. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.
Ikusi nuen nekazari etxe batean norbaitek jakinminez sabaileihoa ireki zuela eta zinkezko teilatura atera eta gero besoak goratzen zituela errenditu balitz bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.
Atelier mekanikokoei zinkezko pegar berezia, marmita mokodun antzekoa eginarazi zien. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.
Parisko bistrot tristeak, beren zinkezko mostradoreekin. Berria - Kultura 2004-12-26
Salmahaiaren zinkak distira egiten zuen, eta likore flaskoek su biziagoak pizten zituzten ispiluan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.
Euriak hots sor bat egiten du begiratokiko sabaiaren zinkaren aurka joaz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.
Kupula erregular bat, biribila, goitik beheraino zinkezko xaflaz estalia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
Elkarri joka ari dituk hor barruan -esaten zuen brusadunak, basoa zinkaren gainean jarri eta ahoa esku gainaz garbituta. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.
Zink xaflek barra hura inguratzen zuten metal geruza distiratsu batez, eta ertz kakotu altu bat ezartzen zuten marmolezko oinarri zuri-gorriaren gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.
Lehen egunean, zink sulfatoa prestatzea egokitu zitzaidan halabeharrez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.
Gatz gema, burdin minerala, kok ikatza, zink pirita eta halakoak eskatzen zizkigun. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.
Zink oxidozko nanopartikulak erabiltzen dira erradiazio ultramorea xurgatzeko. Berria - Gaiak 2004-09-30
Zinkezko zeruaren argiak isla biziak erauzten zituen edontzitetatik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 391. orr.
Zinkezko uraren beste aldean, horma garaiek eta hiriaren erdialdeko eraikinek indarge dir-dir egiten zuten arrosa koloreko goiz hartan eta txokolatezko ganduan zehar bozina-hotsak entzuten ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.
zinkezko xafla (3)