Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinismo 1 iz jarrera zinikoa. ik zinikokeria; zinikotasun.

Zinismoa baita guk geure buruari eskatzeko prest ez gaudena besteri eskatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

Ironia bihurtu da giza balio nagusi, eta zinismoa intelijentziaren ezinbesteko jantzi.  Berria - Kultura   2004-09-15

Ironiak duen arriskua zinismora lerratzea da.  Berria - Kultura   2004-10-23

Estatuek indarkeria, zinismoa eta hedabideen erabilera sentimentala dute beren politika uniformatzailearen oinarri.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 19. orr.

Inongo zinismorik gabe esan dezaket estiloa dutela homeless batzuek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 107. orr.

Mertxe Gomezek Calderaren «zinismoa» salatu du: «Ez da zilegi erru guztia PPri botatzea, iazko legea biek hitzartu baitzuten».  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Batzuen ustez, globalizazioaren atzean zinismoa besterik ez dago: oso ona izan da Estatu Batuentzat, nahiko ona Europarentzat, baina izugarria Hirugarren Munduarentzat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 153. orr.

Non geratu ziren, bada, neure harrokeria, neure zinismoa eta neure autosufizientzia, gai hari zegokionez, Sara ezagutu nuèn egun hartan, ordu hartan...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 113. orr.

Sokratesek (Platonek) zinismoa ikusten du jarrera horietan, legeak ahulentzat eta gehiengoarentzat eginak baitira; ahulek asmatu dute legea, zanpatuak ez izateko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.

Bere aparteko tolesgabetasun hartan, zinismoz hitz egiten zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.

Umorea zinismoaren mugaraino eramanda.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Desengainu handia izan zuen Jonek fedearekin eta eskolapioekin; geroztik halako zinismo mikatz bat geratu zitzaion gaiari zegokion guztian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 43. orr.

Hitz horien zinismo ikaragarriak egoera deserosoa sortu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 154. orr.

Zure zinismo pozoitsu horrek gaixotu egiten nau. Herri xehearentzat, Vargasena zinismo hutsa zen, zinismo eskandalagarria.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 85. orr.

Gasteiz Izan-ek gogor salatu zuen Udalaren jarrera, eta sozialistei egotzi zien «zinismo politikoz» aritzea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Bere ohiko zinismoaz hasten zen hizketan, ama eta ahizpa eskandalizatuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Andresek muzinez biratzen zuen burua, aitaren zinismo-erakuskeria haiek barregarriak eta lekuz kanpokoak iruditzen zitzaizkiola aditzera emanez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Eztabaida semantikoekin geratzea zinismo ariketa bat iruditzen zait.  Berria - Harian   2006-03-24

Gauzarik gordinenetara iristen zenean, zinismo-espresio bat agertzen zitzaion dizdizka begietan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

Ederrak ziren zure gutunak, erromantizismoaren gozoa zinismo-tantaren batekin ozpintzen zutenak, jatetxe txinatarretako txerrikiaren antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 18. orr.

Nekez aurki daiteke ohar horrek adierazten duena baina zinismo maila handiagoko dokumenturik: atxiloketek ez dute ezer ere konpontzen, baina jendea hiltzeak bai ordea?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 190. orr.

Zinismo krisi hauek kontrolatu beharra dago.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus