Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halakoak ziren beti Oesteko heroiak, ausartak baina krudelak, seguruak baina trikimailuzaleak, arduratuak baina isilak, hausnarrean beti baina laburrak, zinikoak esango nuke orain. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 321. orr.
Bera baikorra zen, ni zinikoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.
Amerikar politikari jentil zinikoen kalkuluak ez ziren, behatzaile halaber zinikoek sinesten omen zuten bezala, Estatu Batuetako gobernuak Bigarren Mundu Gerra bukatu ondorengo urte larrietan Israeli eman zion laguntza handiaren esplikazio osoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.
Faxismoaren etsai aldarrikatzen genuen geure burua, baina egiaz faxismoak bere lana egina zuen gugan, ia italiar guztiengan bezala, nortasuna bahitu eta azaleko, pasibo eta ziniko bihurturik guztiok. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.
Ez dakit broman ala benetan ari den baina, gezurretan zein egiatan, ziniko hutsa iruditu zait. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.
Ziniko ergel bat besterik ez haiz hi, horra, esana diat mila aldiz! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 46. orr.
Tellagorri gizon jakintsua zen [...] inork ez zituen Ibaia errekaren geografia, errekaren ertzetako eta uretako animaliak eta landareak ziniko zahar hark bezain ondo ezagutzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Sabethi zinikoa iruditu nintzaion. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 137. orr.
-Horrela izango da! -bota zuen On Camillok, noizean behin zinikoarena egitea atsegin baitzuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 105. orr.
Gosea bukatzeko erabilgarri izan zitezkeen arrainak baleek jaten dituztela esatea zinikoa eta axolagabea izatea da. Berria - Gaiak 2004-07-20
Orduan Don Enrique Herrerak, beti bezain ziniko, estanpa bat eskaini zidan, Ama Birjina Doloretakoarena... Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.
Etzak lanik hartu zinikoa izaten. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 35. orr.
Izan ere, Londres nahiko hiri zinikoa da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 124. orr.
Gorroto hartu zien gurasoen eta auzoen bizimodu konbentzionalari eta AEBetako gobernu ziniko eta gerrazaleari. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 59. orr.
Barre ziniko bat egin du zerbitzuburuak, honek ez du sinesten. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 70. orr.
Nire hitzak irriño ziniko batez entzuten egon ondoren, labana bat atera zuen gerritik zintzilik zeraman larruzko poltsatxo batetik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 354. orr.
Auzitegian bilduta zeuden ikusleetako askok, purrustadak eta algara zinikoak bota zituzten eta ordura arte erabateko seriotasunean eramandako epaiketa oilategi harro bihurtu zuten. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 15. orr.
Jarrera ziniko samar honek badu, gainera, bere sorrera-une ezaguna. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.
Esaldi ziniko bat zen, baina baita gure arteko txantxa ohikoa ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 93. orr.
Hizketa-doinu zinikoz jardun zuen, lagunkiro oso, eta onartezina iruditu zitzaidan hura. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.
Batzuetan bai, bestetan ez zaizkit gustatzen bere ironiak, bere hitz joko zinikoak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 26. orr.
Iruditzen zitzaidan, modu benetan zinikoan esanda oraingoan, prezio txikia ordaindu genuela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 449. orr.
Bai, ezinago ziniko jokatzera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 99. orr.
Azken pentsalari greko eta latindarren mundu ustelduan eta gainbeherakoan zabaldu zen, eta bere une gorena ziniko eta estoikoen filosofietan topatzen dugu (Herodoto, Eskilo, Aristofanes, Estrabon, Zizeron, Seneka, Horazio, Virgilio eta Plutarkoren lanetan primitibismoaren aztarnak aurkitzen dira). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.
Diogenes Zakurra -filosofo zinikoa, alegia- preso harrapatu zuten behin piratek, Eskarpelo buru zutela. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 35. orr.
ziniko hutsa (3)