Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zingiratsu 1 izond zingira asko dagoena.

Hiru egun igaro zitzaizkigun aurreraka eta atzeraka, lur zingiratsua baitzen, eta lainotsua oso. Landare horiek lur zingiratsuetan ere jaiotzen dira.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 127. orr.

Tsarraren mandataria aurrera oldartu zen berriro ere eskualde zingiratsu hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 219. orr.

Jonatan eta Simon Jordango bazter zingiratsuetara joan ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 9,42

Florida hegoaldeko irla zingiratsuetatik Tampako Badiaraino alarma egoera ezarri dute autoritateek.  Berria - Mundua   2004-08-14

Uztailaren 30ean, goizeko bederatzietan, Mikel Strogoff Turumoffeko geldilekura heldu eta Barabako bazter zingiratsuetan oldartu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Teatroa mendi baten maldan baldin badago, zimenduak egitea errazagoa izango da; baina halabeharrez leku ordekan edo zingiratsuan eraiki beharra gertatzen bada, asentuak eta lurpeko egiturak sendo egin beharko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.

Ahal den agudoen joanik ere, zaldiak eta zaldizkoak ezin ihes egin eskualde zingiratsu horren bazter guztiak betetzen dituzten intsektu dipteroen ziztadei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

2 irud/hed

1983an taldea sortu zutenetik, Bourbonaren basapiztiek rock-blues zingiratsu, sexy eta basatiaren ordezkari nagusiak izan dira.  Berria - Kultura   2006-04-27

Hala, hipotesien eremu zingiratsuan ibiltzea baino askoz hobe da isilik egotea.  Berria - Kirola   2004-10-21

Iragarpenen eta magiaren lurralde zingiratsuetara arrastan joateko joera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 51. orr.

Laugarren asterako, oinetakoak lurreko gresean itsasten ziren, bainugelara sartzeko abentura oraindik zingiratsuagoa bilakatuz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus