Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hartan barneratzen da, ostera, Irkutskeko bidea, hango istil, urmael, aintzira eta zingiren erditik igarotzen da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.
Kostaldea ere han behean ageri zen, lanbro artean, gero aintzira moduko bat, eta harantzaxeago zingira batzuk. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.
Beste batzuk Nilo ibarreko zingira eta jungletan sartu ziren eta [...] hura drenatzeari ekin zioten, eta Zibilizazio Egipziakoa garatu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.
Judu gazte batzuek lurra lantzen eta ereiten zuten, zingirak lehortzen zituzten, eukalipto zuhaitzak landatzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 162. orr.
Aurrean eta atzean etsaia dugu, saihets batean Jordango urak eta bestean zingirak eta sastrakak. Elizen arteko biblia 1 M 9,45
Dei egin diete bainulariei zingira sakona ez den lekuan ibiltzeko. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Har ezazu makila, eta luza eskua Egiptoko ur guztietara -ibai, ubide, urtegi eta zingira guztietara- eta ura odol bihurtuko da. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 156. orr.
Urak geratuta dituzten zingirak, ordea, eta ibai edo zanga bidezko ur-irteerarik ez dutenak [...] egonaren egonez usteldu egiten dira, eta leku hauetan kirats eta lurrun kaltegarriak sortzen dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.
Barneko aldean bizi gintuan, zingiretan, junglaren erdian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.
Maiz eta ugari hazten da papiroa Deltako zingiretan, Alexandriatik gertu-gertuan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.
Alferrik egoten dituk Europako aldizkarietara harpidetuak eta irakurtzen ditiztek liburu europarrak zingira haien erdian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.
Zingirako, ibai ertzeko eta padurako gaitzak suntsitzeko ekintza magikoa da San Joan sua. Berria - Kultura 2004-09-21
Bakarren batzuek zingiretako ihiekin egiten dituzte etxola sabaidunak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.
Usain lodia, zingirako igebelar eta ihien artetik sortutakoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 177. orr.
Zingiretako lezkaz egindako saskiak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.
Honen adibide bat Galiako zingiretan aurki daiteke, Altinum, Ravenna, Akileia eta, horiek bezala, zingiretatik hurbil geratzen diren beste herri batzuetan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.
Soropilak zingirako landareei utzi zien lekua, eta neurri erraldoiak hartu zituzten hango hezetasuna eta udako beroa zirela bide. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.
Zuzen zihoan zingirako landareez beteriko baso trinkoan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.
Hik ere ondotxo dakik zein zingiratan ari garen mugitzen. Denboraren zingiran sakon luzatzen dira kontu hauek. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 69. orr.
Gizakien artean sortu eta garatzen ikusi izan ditudan sinpatiazko harremanak, azkenean beti ito egin izan dituk egolatriaren eta ponpoxokeriaren zingiretan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.
Zapatak zingira eginda, galtzerdiak lokaztuta iritsi nintzen mugara. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.
Metroko bagoia lepo joanagatik inork ez du inor ukitzen, geldirik eta zurrun mantentzen da jendea, norbere zapaten zingiran lurperatua. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.
Hor noa Elsbethekin zingira txiki batean bainatzera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 210. orr.
Soiluneak baziren, ugari, baita artaldeak ere han-hemenka, artzainik gabe; eta, zorionez, zingira handirik ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.
Jekaterinburg eta Irkutsk zuzenean batzen dituen bidetik kanpo, estepak, zingira huts leku askotan, ez dira ibiltzeko modukoak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.
Barabako zingira zabal horiek iparretik hegora hedatzen dira hirurogeigarren paralelotik berrogeita hamabiraino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.
Zingira beltzeko euliak dira. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.
Zure bila etorri baitzen lurraren sakonetara, zingira lohitsuan, ilunpean eta herio-itzalean etzanik zeunden horren bila. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 916. orr.
Ibai hura kanalizatuz saneatu dituzte bazterrak, zingira kiratsuak larre naro bilakaturik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 220. orr.
Leku sendorik aurkitzen ez bada, baizik eta betelanez pilatutako lurra aurkitzen bada oso sakoneraino, edo zingira-lurra baldin bada, orduan dena hondeatu eta garbitu egingo da. Leku hori, hain zuzen, izango da leku garaia eta hodei asko gabekoa [...] inguruan zingira-lekurik ez duena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.
Egipton, zingira-urak aurkitzen dira, hain gaziak non gainean gatza izaten baitute kristalizatua. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3770. orr.
Itsasoa, zingira-usaina, burdinazko bapore baten argiak portua atzean utziz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.
barabako zingira (3)