Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zingaro izond/iz ijitoen etniakoa dena, eskuarki Europa erdialdean bizi dena; etnia horri dagokiona.
Gazte itxurako estetika hippy batez janzten jarraitzen zuen: soineko zingaroak, fantasiazko bisuteria, espartinak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.
Otordu horren usaiera datorrena behar du izan, inondik inola, alderrai jende horrek guziak: alemanak, hungaroak, zingaroak, ijitoak, agotak, ikazkileak, kaskarotak edo dena delako eskazaleak, alegia. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.