Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinezkotasun 1 iz zinezkoa denaren nolakotasuna. ik benetakotasun.

Zure zinezkotasun horrek sinesgarritasun handia ematen dizu, Fidel.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 109. orr.

Itxura eta zinezkotasuna.  Berria - Mundua   2004-06-11

Hil ala biziko kontuetan estiloa izaten dun, eta ez zinezkotasuna, funtsezkoa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 140. orr.

Zinezkotasuna idazlearentzat ez dela gehigarri moral bat, bere lanaren funtsezko oinarri eta baldintza baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 55. orr.

Ezingo nuke zin egin esamesa horien zinezkotasunaren gainean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

Errusiak, Frantziak eta Txinak iritzi diote atal batzuetan zehaztasun handiagoak lortu behar direla, hala nola datorren ekainaren 30etik harat Irakek berreskuratuko duen burujabetzaren zinezkotasunaz.[Erregistroak] kontratuen eta norbanakoen arteko egintzen zinezkotasunari buruzko fede ematen du.  Berria - Mundua   2004-06-04

Öchlerrek eztarria garbitu zuen eta ustekabeko argibide asko eman zidan zinezkotasun handiko tonuan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 308. orr.

Kuraiaz eta zinezkotasunez, hizketa molde serioaz esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.

Badakit zinezkotasun osoarekin erantzungo didazula.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 24. orr.

-Munduko gizonik onena zen -baieztatu zuen Egor Timofeievitxek, zinezkotasun osoz-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 216. orr.

Beti izan zaitut adiskide maite eta errespetatutzat, baina, zinezkotasun osoz ari natzaizula ulertuko duzu, esaten baldin badizut ez zaitudala zure arrazagatik maite izan, zure arrazaren kontra baizik.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 28. orr.

Elkarrekin gaiztoegiak ez izateko isileko hitzarmen bat bagenu bezala, nire sentimenduak zinezkotasunik gabe adierazten zituzten hitzak idatzi nituen:[...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 378. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Egia gordina, subjektiboa baina toles eta estalki gabea -zinezkotasun botoa egin izan balu bezala- islatzen da orrialde guztietan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Ebazpen proiektu hori hobetu beharra bada, batez ere subiranotasuna eskualdatzeko prozesuaren zintzotasun, zinezkotasun eta sinesgarritasun kontuetan.  Berria - Mundua   2004-05-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zinezkotasun osoz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus