Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinezko izlag benetakoa.

Etxea zinezko ospitala bilakatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 48. orr.

Haien zinezko izenak ez zituen nehoiz jakin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

Borgesen zinezko iraultza eta haren meriturik handiena hizkuntzan datza.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

Batzuetan zinezko datuak eskuratzea zaila edo ia ezinezkoa delako, batez ere datu bilketa egiteko moduak sinesgarritasun gutxi erakusten baldin badu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 9. orr.

Esaten zuen emakume guztiak bezalakoa zela: makurra, faltsua, zinezko maitasunerako ezgauza.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 193. orr.

Haien zinezko buruhauste bakarrak ziren uzta txarrak eta bihiaren prezioaren emendatzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.

Zinezko mugimendu sozial bat sortu da proiektuaren inguruan.  Berria - Ekonomia   2006-01-14

Han, zinezko baino bihotzekoago den herri hartan, eman baigenion tankera gure guztizko lur arimadunari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Piamontea gure aberri zinezkoa zen, geure burua ezagutzen genuenekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

Zinez zinezko da zinea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 121. orr.

Hau dena zinezkoa zait, erreala, argia, ukigarria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 192. orr.

Hitz-jasa batek harrapatu ninduen, istorio, izkirimiri eta gai zentzuzko nahiz zentzugabeen gaineko hitz-uholde zinezko batek.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

Batek uste izango zukeen ezen hain damu erabateko eta zinezko baten aurrean egokitzen zena errukitu egingo zela erromes haren oinazeaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Descartesekin eta bere eszeptizismo metodikoarekin hasitako eredu razionalista Humeren eszeptizismo zinezkoan amaitzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Banaka harturik, batere uste ez genuela, gustagarriak gerta litezke, eta izan litezke pertsona zoragarriak, Joxeguai edo Maritotal bat baino askozaz zinezkoagoak beharbada.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Harritzekoa da batzuetan, leiendak zinezkoari ematen dion indarra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 67. orr.

Mr Worthing, nire doluminik zinezkoenak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zin zinezkoa (3); zinezko alternatiba (4); zinezko arrakasta (3); zinezko eztabaida (3); zinezko eztabaida bat (3); zinezko hizkuntza (3); zinezko jaun (3); zinezko poza (3); zinezkoa eta (4); zinezkoa zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus