Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinetiko izond higidurari dagokiona; higidura duena.

Ereduak asmatu eta proban jartzeko, ordea, oinarri gisa, ezinbestekoak ziren, lehenengo eta behin, entzima horiek katalizaturiko erreakzio kimikoen azterketa zinetiko xeheak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.

Adierazle hauek geometrikoak eta zinetikoak dira aldi berean: informazio hauek ez dira tratatzen, beraz, erretinan, kortexean baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

Baita eskultura guztiak ere: figuratiboak, abstraktuak, zinetikoak, egurrezkoak, altzairuzkoak, bustoak, harlanduzkoak, artista ezagun nahiz ezezagunenak, denak erauzi zituen garabi erraldoi batek.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.

Antzera gertatzen da parkinsondunen mugimendu konbultsibo eta hautsien kasuan (batzuek toteltasun zinetikoa deitzen diote).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 109. orr.

Beroa energia zinetikoarekin identifikatzen den moduan, gogoa garunaren egoera fisiko-kimikoekin identifikatu behar da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus