Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inguruko herrietako zinemazale, politikari, ikus-entzunezko teknikari eta herritarren artean antolatu dute, aldiz, ekitaldi hau. Berria - Kultura 2004-08-20
Japoniako zinemaz antolatu duten atzera begirakoa da zinemazaleentzako sailik erakargarriena. Berria - Kultura 2006-02-18
Zinemazale baten deskripzioa egiten zait [...] ez dut uste ezein filmetan ikusia dudanik, bere talentu plastikoari ematen diot, berak filmatu nahi izanen zukeen planoa dela hartzen diot tankera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 270. orr.
Zinemazaleen oroimenean betiko geratuko dira Pina-Ana Magnani Erromako kaleetan korrika (Roma, citta aperta). Berria - Kultura 2006-05-07
Biek ala biek lortu zuten Berlinaleko zinemazaleen oniritzia. Berria - Kultura 2006-02-17
Zinemazale porrokatua izan nintzen noizbait, oso aspaldi. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 110. orr.
Azterketa sakonetatik urrun, zera izango da onena: burmuin zinemazalean itsatsita geratu zaizkidan zenbait argazki deskribatzea. Berria - Kultura 2004-01-18
Euskadiko Filmategia 1978an sortu zen, Peio Aldazabalek gidatutako zinemazale talde baten ekimenez. Berria - Kultura 2004-11-30
Gaur egungo zinemazale belaunaldi gazteentzat ezezaguna da oraindik. Berria - Kultura 2004-12-31
Ferrarak 90eko hamarkadaren hasieran lortu zuen underground zirkuitua gainditu eta bere lana zinemazale kopuru handiago bati helaraztea. Berria - Harian 2005-09-15