Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da bakarrik zinematoki bat gure herriko Vauban sala ederra. Herria 2004-04-08
Beste hiru kartelak zinematokian bertan ipintzen ziren, bi salmenta-leihatilaren alboetara eta hirugarrena hallean -Luigik "anbigu" hitza erabiltzen zuen beti aretoaurre moduko espazio hura aipatzean, eta saski erraldoi batean gaseosak eta litxarkeriak saltzen zituen andre bat izaten zen bertan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 72. orr.
Saio hauek ez dute denek formaltasun maila bera: hirietako zinematoki edo antzokietatik hasi eta herriko jaietako plazako saioetaraino doaz, pilotalekuetako saioetatik eta bertso-afarietatik pasata. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 38. orr.
Manifestazioa Golem zinematokietatik abiatu zen, 17: 30ean, eta polizia ugari zela. Berria - Euskal Herria 2004-01-11
Vilniusen, 600.000 biztanle dituen gure hiriburuan, bi zinematoki besterik ez dago. Berria - Kultura 2006-02-22