Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zinematografikoki iz era zinematografikoan; alderdi zinematografikotik.
Herri bat zinematografikoki mintzatzea oso-oso garrantzitsua da. Nolabait, Irlandako gatazkari zinematografikoki begiratzeko molde berri baten seme-alaba da Omagh. Berria - Harian 2005-07-15
Zinematografikoki Clint Eastwoodek istorioak nola kontatzen dituen gustatzen zaigu, eta baita zinema argentinarra ere. Berria - Harian 2005-07-15
Spielbergen ausardia ez da soilik alderdi ideologikora mugatu, zinematografikoki ere egundoko apustua egin du orain arte familia osoaren kutuna zen zuzendariak. Berria - Kultura 2006-02-01