Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zinemaratu, zinemara(tu), zinemaratzen du ad zinemaren bidez eman.
Singerren 'Szosza' eleberria zinemaratu nahi du Paul Mazurskik. Berria - Kultura 2004-07-07
Bernardo Atxagaren 'Obabakoak' zinemaratzeko lanak hasi ditu Montxo Armendarizek. Berria - Kultura 2004-08-22
Inork ez zion itzalik egin New York hiria gehienetan zinemaratu duen zuzendariari. Berria - Kultura 2004-09-18
Zinemara eramango ziren nobelak hautatzean, «nobelarik salduenak» hautatu zituzten, «harrera ona izandakoak», arazo edo zailtasun berezirik gabe zinemaratzeko aukera eskaini behar zutela ahaztu gabe, jakina. Berria - Harian 2005-05-17