Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinemagintza 1 iz filmak egitea; jarduera horri dagokion industria.

Funtsean ez zen bakarrik zizelkaria; poesia, arkitektura eta zinemagintza ere jorratu zituen.  Herria   2003-04-17

Zentratze hori, berez ere margolaritzaren herentziaren ikuspegi akademizatu batetik hartua, ez da unibertsala zinemagintzan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

Jende guztiak orain zinemagintzan, diskogintzan... negozio eraldaketaz hitz egiten dute,eta guretzat ere probokazio bat da kultur sistema berritzea.  Berria - Harian   2006-01-18

XX. mendeko zinemagintzako film ezagunenetako batzuk Goldsmitehk sortutako musika dute.  Berria - Kultura   2004-07-23

Zinemagintzako produktuen, DVD eta bideo jokoen eskaintza bermatzea eta horien banaketa ziurtatzea da helburua, egitasmoan azaldu dutenaren arabera.  Berria - Mundua   2004-07-17

Bi gizaldiko zinegilerik bikainenekin urte askoan lan egin arren, inork gutxik zekien -zinemagintzako profesional gehienak barne- nor zen German Fonseca.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 53. orr.

Zinemagintzarako Zentro bat ere sortu nahi dute.  Berria - Harian   2006-02-07

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Fikziozko zinemagintza eta zinemagintza dokumentala bereizi beharrean, bi «estrategia» horiek batzearen aldekoa da Victor Erize zinemagilea.  Berria - Kultura   2006-03-14

Dreyerren La passion de Jeanne d'Arc zinemagintza sinbolikoaren ordezkari argia da.  Berria - Kultura   2004-07-28

Ruus Meyer zuzendaria hil da, zinemagintza erotikoaren aitzindaria.  Berria - Kultura   2004-09-23

3 (hitz elkartuetan)

Gabeziak baino gehiago, nik esango nuke ez dagoela zinemagintza industriarik, eta horren aurrean ezin dut ezer egin.  Berria - Kultura   2004-10-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus