Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinemagile iz filmak egiten dituen pertsona.

Gaurko hainbat artistak -berdin dio pintore, idazle edo zinemagile- ez dute Stendhalen pazientzia bera gordetzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 111. orr.

Rob Marshall zinemagileak zuzenduko du Memoirs of a Geisha filma.  Berria - Kultura   2004-08-22

Michael Moore zinemagilearen Bowling for Columbine filma.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Aspaldi aztertuak dituzte, beraz, operatzaileek eta zinemagileek egin daitezkeen kamera-mugimendu guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

Zinemagile asko izan dira lehen planoa arrakasta handiz erabili dutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 267. orr.

Miresmena zioat, bai, Eisensteini, bere kezka estetikoei buruz idazten duen zinemagile bakarrenetakoa baita.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 131. orr.

Zinemagile amateurrentzako pantaila batzuetan, pantailaren ingurua beltzez margotua izaten da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.

15/15 jaialdiak [...] zinemagile berrien eta ekoizleen arteko harremana sustatzea du helburu.  Berria - Kultura   2004-10-22

Zinema mutuaren garaiko zinemagile handiek ederki jakin zuten handitze horren berezitasuna ikusten eta erabiltzen, telefono bat monumentu bihurtuz (Epstein) edota labezomorro bat elefantea baino handiago eginez (Eisenstein).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

King of New York-ek eta, batik bat, Bad lieutenant-ek kultuzko zinemagile bihurtu zuten.  Berria - Harian   2005-09-15

Horretaz oharturik hasi zen Dziga Vertov errusiar zinemagilea filmeko bi irudiren arteko bereizkuntza edo distantzia adierazteko, metafora bidez, bitarte terminoa erabiltzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 221. orr.

Rotterdamgo jaialdian egon berri da zinemagile japoniarra.  Berria - Kultura   2004-01-25

Zinemagile independenteen askatasuna.  Berria - Kultura   2006-02-21

Ni neu fikziozko zinemagile gisa hasi nintzen, baina ibilbideak zinemagintza dokumentalera eraman nau.  Berria - Kultura   2006-03-14

Benetako zinemagile batek, apeza izanagatik, gorpua berriro estalarazi eta deus ez ukitzeko aginduko zukeen, kameraren bila alde eginda.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 277. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus