Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinegotzi (orobat zinegotxi g.er.) 1 iz alkatearekin batera udalbatza osatzen duten kideetako bakoitza.

Urte honetan mega-hauteskundeak antolatu ditu, kargu guzti-guztiak berritu edo berlejitimatzeko: presidentea, diputatuak, gobernadoreak, alkateak eta zinegotziak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 92. orr.

Atharratzen kontseilari orokor izanik ere, Baionako zinegotzi zen, baita heben Guardia Nazionaleko aitzindaria.  Herria   2005-12-22

Ramon Etxezarreta PSE-EEko Donostiako zinegotzia eta Antton Karrera EB-IUko legebiltzarkidea ere izan ziren ekitaldian.  Berria - Kultura   2004-06-29

Rose-Marie Prosperi Corsica Nazione taldeko zinegotzia da Bastian.  Berria - Mundua   2004-02-21

Belfasteko udaletxean Sinn Feinek duen zinegotzietako bat da Eoin O'Broin.  Berria - Mundua   2004-03-02

Herriko kontseiluan kontseilari edo zinegotzi egona zen ere hamabi urtez.  Herria   2005-02-17

Zazpi lürralde historikoetako zinegotzien biltzarra dügü Udalbiltza.  Herria   2001-04-12

Zinegotzitarako aurkeztu zuen bere burua Madrilen, Erdialdeko barrutiko ordezkari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.

Ana zinegotzi zen, auzoan adosturiko zerrenda batean hautatua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

1931ko udal hauteskundeetan zinegotzi hautatu zuten Donemiliagako udalerrian.  Berria - Kultura   2004-02-01

Lau zaldi zurik tiratutako zalgurdi batean udaletxera doa, alkateak zinegotzi izendatuko baitu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.

Irujo bera, alderdiko bizpahiru buru, herriko zinegotzi bat, eta beste hamar bat lagun ziren gure zain.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.

Barrutiko zinegotzi hautatu berrietako baten ondoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 256. orr.

Herri askotan arazoak sortu dira PNVko zinegotziekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 63. orr.

Herria Aurrera Bilboko herri plataformak Sanchez zinegotziaren dimisioa eskatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Arte eta kulturako zinegotzia izan zen, Amienseko udalean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Juan Antonio Heredia Babes Zibilerako zinegotziak jakinarazi duenez.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Kanposantuaz arduratzen zen zinegotziaren idazkaria besterik ez zen oraindik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 319. orr.

Enpresa aberatsari zinegotziak egiten dion zerga-barkamena; damutu ez den erregeari apaizak ematen dion absoluzioa, etab.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 254. orr.

2 (izenondoekin)

Aitona Juanito izan zen gure herriko lehenengo zinegotzi abertzalea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 64. orr.

Vale Tena zinegotzi jeltzaleak.  Berria - Kultura   2004-10-24

Kiskalita agertu zen guretik bi zenbaki haratago bizi den zinegotzi sozialistaren autoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 86. orr.

La Oliva inguruko beste herriko zinegotzi independente batek, bestalde, proiektuaren inguruan dagoen «iluntasuna» kritikatu du.  Berria - Kultura   2006-01-14

Nonbait, zinegotzi ohi baten zain zeuden, hiltzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 190. orr.

Napumoceno pobreziaz zuen esperientzia eta ezagutzagatik gomendioak ematen zituen zinegotzi hutsa baino ez zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zertarako dago zinegotzi kargu hori alferrik?  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Lizartzakoak dira, hautagaiak izan daitezke eta ez daukate arazorik zinegotzi agiria jasotzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Osteguneko bozetan Ingalaterrak dituen 388 udaletatik 176tan egin zuten bozketa, eta 22.000 zinegotzi postuetatik 4.360 hautatu.  Berria - Mundua   2006-05-06

Geure zinegotzi dietetatik Berria ordaintzeko dirua jartzeko prest agertu ginen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

BNP Alderdi Nazional Britainiarra eskuin muturreko taldeak gorakada nabarmena izan du, lehen zuen zinegotzi kopurua bikoiztuta eta Barking hirian laboristei 11 kenduta.  Berria - Mundua   2006-05-06

4 hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herriko udal zinegotziaren eta Jose Mari Iriondo lagun eta adiskidearen eskuetatik jaso zituen opariak.  Berria - Kultura   2004-03-20

Batzordeko burua Hirigintza zinegotzi Jorge Ibarrondo zen.  Berria - Kultura   2004-07-21

Ernesto Gasco Donostiako Udaleko Gizarte Segurantzako zinegotzia, Denis Itxaso turismo zinegotzia, Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako Ahaldun Nagusia.  Berria - Harian   2005-06-14

Gasteizko Udalaren izenean, Encina Serranok Kultura zinegotziak aurtengo jaialdiaren ezaugarri nagusiak nabarmendu zituen.  Berria - Kultura   2004-07-30

Politika linguistikako arduradun, euskara teknikari, kultur zinegotzi eta gisako teknokrata ipurtxuri franko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barakaldoko zinegotzi (3); batasuneko zinegotzi (3); bilboko zinegotzi (8); donostiako zinegotzi (8); eajko zinegotzi (12); eako zinegotzi (12); eeko zinegotzi (10); eko zinegotzi (13); eko zinegotzi ohia (3); hazparneko zinegotzi (3); hbko zinegotzi (4); herriko zinegotzi (4); hirugarren zinegotzi kargua (5); ingurumen zinegotzi (3); iruñ iruñ irungo zinegotzi (3); kultura zinegotzi (8); lizartzako zinegotzi (3); ppko zinegotzi (23); pse eeko zinegotzi (10); udal hauteskundeetan zinegotzi (4); udalean zinegotzi (3); udaleko kultura zinegotzi (3); udaleko zinegotzi (12); upnko zinegotzi (7)

zinegotzi antonio basagoitik (4); zinegotzi bakarra (3); zinegotzi bakarrak (4); zinegotzi bati uko (3); zinegotzi hautatu zuten (6); zinegotzi izan (5); zinegotzi izana (5); zinegotzi izandakoak (3); zinegotzi izaten (3); zinegotzi izaten jarraituko (3); zinegotzi jeltzaleak (8); zinegotzi kargua (9); zinegotzi kargua hartzea (3); zinegotzi kargurako (3); zinegotzi ohi (8); zinegotzi ohia (13); zinegotzi ohiak (13); zinegotzi ohiaren (3); zinegotzi ohiek (4); zinegotzi sozialista (4); zinegotzi sozialistak (7); zinegotzi sozialistaren (3)

baionako zinegotzia da (3); bilboko zinegotzia (6); eajko zinegotzia (5); eeko zinegotzia (10); hezkuntza zinegotzia (3); kultura zinegotzia (5); miarritzeko zinegotzia da (3); orioko zinegotzia (3); ppko zinegotzia (15); pse eeko zinegotzia (10); santurtziko zinegotzia (3); zarauzko zinegotzia (3)

zinegotzia da (17); zinegotzia hil (10); zinegotzia hil zuen (6); zinegotzia izan (14); zinegotzia izan da (3); zinegotzia izan zen (7); zinegotzia izango (4); zinegotzia zen (3)

alkate eta zinegotziak (4); alkatea eta zinegotziak (4); bilboko kultura zinegotziak (4); donostiako zinegotziak (4); eajko zinegotziak (4); eako zinegotziak (9); ebko zinegotziak (3); eeko zinegotziak (8); hirigintza zinegotziak (6); ingurumen zinegotziak (6); kirol zinegotziak (4); kultur zinegotziak (4); kultura zinegotziak (35); madrazo hirigintza zinegotziak (3); ppko zinegotziak (16); pse eeko zinegotziak (8); saileko zinegotziak (6); sanchez kultura zinegotziak (4); udaleko kultura zinegotziak (7); udaleko zinegotziak (3); upnko zinegotziak (4)

zinegotziak adierazi (3); zinegotziak atzo (10); zinegotziak atzo adierazi (3); zinegotziak azaldu (7); zinegotziak azaldu zuenez (4); zinegotziak eman (3); zinegotziak esan (4)

eajko zinegotziaren (3); eeko zinegotziaren (5); kultur zinegotziaren (4); kultura zinegotziaren (4); leitzako upnko zinegotziaren (5); ppko zinegotziaren (3); pse eeko zinegotziaren (5); upnko zinegotziaren (8); upnko zinegotziaren hilketa (3)

zinegotziaren aurka (4); zinegotziaren aurkako (3); zinegotziaren dimisioa (3); zinegotziaren esanetan (5); zinegotziaren hilketa (4); zinegotziaren kontrako (4); zinegotziaren ustez (4)

eako zinegotziari (3); kultura zinegotziari (4)

alkate eta zinegotziei (3)

eajko zinegotziek (6); eako zinegotziek (3); eeko zinegotziek (3); ppko zinegotziek (6); pse eeko zinegotziek (3); upnko zinegotziek (3)

alkateen eta zinegotzien (3); zinegotzien jarrerak (3)

zinegotzietako bat (3); zinegotzietako batek (3)

bi zinegotzik dimisioa (3); eajko bi zinegotzik (3); hainbat zinegotzik (4); zinegotzik dimisioa eman (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus