Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinegile2 (orobat zin-egile) 1 iz zin egiten duen pertsona.

Beste epaiketarik gabe, zinegilea jarauntsiaren jabe bihurtzen zen; hartara, zinausleak seguru zeuden ondasunak bereganatuko zituztela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 209. orr.

Zorrotz salatuko ditut sorginkeriazale, adulteriogile eta gezurrezko zin-egileak.  Elizen arteko biblia   Ml 3,5

Liburuaren alde batean "Lapur guztiak garbituko dituzte" zegoen idatzia, eta bestean "Gezur-zinegile guztiak garbituko dituzte".  Elizen arteko biblia   Za 5,3

2 apaiz zinegilea.

Eliza bi parte egiten da, zinegileak eta besteak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 42. orr.

3 apez zinegile frantziar iraultzaren ondoren errepublikaren alde zin egin zuen apaiza.

Handik eta laster parrokia utzi behar izan zuen Iturbideko apezak beste apez lagunekin, Salvat Dibasson, apez zinegileak hartzen zuela segida.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.

Herri ttipietako jendeek ez zituzten onartzen beren apezak ordezkatzen zituzten apez zinegileak; beraz, ez ziren elizkizunetara agertzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus