Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinegile1 iz zinemagilea. ik zinelari.

Zinegilea dela diost, eta hemen zinea egiteko aukera ederra eskaini diotela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 217. orr.

Bere kreatibitatea oroimenarekin osatu eta aberasten duen edozein artista motaren aurrean, dela zinegilea, dela idazlea, dela margolaria, niri zalantza bat eta beti berdina sortzen zait.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 93. orr.

Filisteo eredugarria betiere, poeten, zinegileen, artisten, humanisten eta kulturaren aldeko familia sonatu bateko senide izan ohi da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 330. orr.

Neorrealistak, idazleak zein zinegileak, kultura elitista baten guztizko etsaiak dira.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.

Palermo hirira joan gara ikusiz han diren palazio edo jauregi ederrak, hain zuzen Gangi deitzen dena, hango saloi handian Visconti Italiar zinegileak itzulia zuela "Le Guépard" filma.  Herria   2004-07-08

Gianni Agnelli hil berritan, Fiateko industria-gizon ahaltsuari buruz galdetu zioten Nanni Moretti zinegile, aktore eta gidoilari ezkertiarrari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

Inork esan dezake zinegile neorrealistek hala filmatzen bazuten, amerikarrek zeuzkaten medioak falta zitzaizkielako zela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.

Dolly-back esaten diote zinegileek pertsonaia galtzeraino kamerak atzera egin eta irudia zabaltzeari.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 170. orr.

Estreinakoz bildu ziren milurteko honetako zinegile hasiberriak.  Berria - Kultura   2004-02-25

Donibane Lohizunek eskaintzen dauku bere urriko zinemaldia, zinegile gazteen arteko lehiaketarekin, hamabi filma berri berexiak izanak sail hortan agertzeko.  Herria   2005-10-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus