Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zindo 1 izond sendoa, irmoa.

Zuzen atera dezakegu, beraz, gizakiak eta laboreak eta zuhaitz zindoak genero ezberdinez eginak direla.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 137. orr.

Ez dadila sar Neron haren arima bular zindo honen barnean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 141. orr.

Hori dela-eta, Goia baserrira bihurtzeko asmoa (asmo zindoa, ez pentsa), dexente atzeratu zitzaidan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 139. orr.

Baietz dioenak, bere golkorako ziurtasun zindoa izan arren, nola demostratu eta kontua garbi azaldu?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 323. orr.

Sinesten dut zintzo diostazula orain esaten ari zarena; baina sarri askotan dugu hausten geure delibero zindo zena.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 129. orr.

Sendo, zindo, menderakaitz itxuraz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 164. orr.

Jean-Paulek askoz ere beranduago deitoratu zuen protagonistarekin, heroiaren gaitzarekin nahikoa bat egin ez izana, behar bezain zindoa ez agertua.  Berria - Kultura   2004-03-13

2 (adizlagun gisa)

Beti ahalegindu izan dela horri esanahi linguistiko huts-hutsa ematen [...] eta arrazismoaren aurka (alemana, edo Arrazaren Eguna eta) zindo paratu dela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 143. orr.

Zahar ez, baina bai sendo, zindo, haren ahotsa aretoko lau haizeetara zen zabaltzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 124. orr.

Saguntoko kolpetik ozta-ozta hilabetea igarota, "Norteko" probintzietan ezarri nahi omen zuen, sendo eta zindo, jeneralek emandako aginpide berria.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

Haritzondo urtetsua, Allikenekoaren adinkidea gutxienez, beti zindo, inoiz baino ederrago iruditu zait.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus