Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zinbilin-zanbulun adlag zinbulu-zanbulu, kulunkatzen.
Ongi gogoratzen zuen, bai, nola ibiltzen ziren noiznahi [...] aurrera eta atzera, zinbilin-zanbulun, batzuetan amona Doloresek bultzatuta, besteetan aitak, lanetik itzultzean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 179. orr.
Eta erreakzio-hegazkinek uzten zituzten kezko lerro ezin zuzenagoetan, nola irudikatzen nituen aingeruak jostetan, zinbilin-zanbulun! Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 133. orr.