Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrigarrizko urrats hotsa entzuten nuen orain nire eskailerako mailetan, zoruan, tapizetan, ez ordea oinetako hotsa, gizonaren oskiena, makuluena baizik, zurezko eta burdinazko makuluena, zinbalak balira bezala jotzen ari. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.
Beren burua berotu egiten zuten eskuetako zinbalekin kriskitinak joz eta pandero moduko batzuk, daire izenekoak, hatz puntaz astinduz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.
Urre zaparrada bat erori zen emirraren eta haren aliatuen eskuetatik, armadako ofizial maila guztietakoen poltsetatik, eta txanponek dantzarien zinbalak jotzean sortzen zuten soinuarekin nahasten ziren oraindik ere dutara eta panderoen azken marmarrak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.
Brontzezko izurde batzuk jarriko dira, zinbaloak dituztela ahotik zintzilik eta kateekin lotuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4910. orr.
Lakoniatik etorritako sandalia burdinorizkoek dilin hotsa zegiten haren oinetan, eta haren aitzinean bazen zinbalo-soinurik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.