Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zinauste (orobat zin hauste) iz egin den zina haustea.
Erabateko nahaspila da dena: odol-isurketa eta hilketa, lapurreta eta iruzurra, ustelkeria, desleialkeria, gizarte-gatazkak, zinausteak. Elizen arteko biblia Jkd 14,25
Jainkoari egiten zaion dei solemnea, kontzientzia behartzen duena egia esatera, zinauste zigorpean. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.
Zeren eta printze horrek izpirituko krimen asko onartu baitzituen, hala nola, Napoliko apezak mindu zituzten haren zin hausteak, sakrilegioak eta heresiak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 140. orr.
Halako maitasuna bainuke nik zin-hauste eta saldukeria. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 128. orr.